Albisteak

Bidegorria: 2015 hasieran Lasarte-oria eta Donostia loturik egongo dira

2014-03-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Asteazken honetan, Manuel Lekuona Kultur Etxean, lasarteoriarroi Hondarretako hondartzara bizikletaz eta modu seguru batean iristeko aukera emango digun Bidegorri berriaren proiektuaren aurkezpena egin zen.

 

Aurkezpenean, Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunak eta proiektuaren garapenean parte hartu duten teknikariak izan ziren eta urte bukaerarako obrarekin hasteko asmoa dutela azaldu zuten.

 

Egin beharreko lanei dagokienez, 3 edo 4 hilabetetan burutuko direla eta 800.000 euro inguruko kostua izango dutela argitu zuten. Beraz, 2015ean Lasarte-Oria Donostiarekin lotuta egongo da gaur egun Errekalderaino iristen den Bidegorriaren luzapenean.

 

Beste alde batetik, Errekaldeko trenbidea zeharkatu ahal izateko oraingoz igogailua erabili beharko dela ere azaldu zuten. Baina, etorkizunean Añorgako tartean proiektaturik dagoen Boulevarizazioarekin trenbidearen oztopoa ezabatzeko aukera ere egongo dela aurreratu zuten.

 

Gainera, bilerara bertaratu zirenek arduradunei galderak egin eta proiektuaren inguruan mintzatzeko aukera izan zuten. Eta era horretan, etorkizunean kontutan hartu beharko diren ekarpen batzuk ere jaso ziren.  

Planoa ikusi berezko tamainuan

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna