Albisteak
Bide publikoan sufre-hautsaren erabiltzea guztiz debekatua
2018-07-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak herritarrei gogorarazten diegu sufrea erabiltzea kaltegarria izan daitekeela eta bide publikoan erabiltzea guztiz debekatuta dago, eta 301 €-tik 1.000 €-ra arteko isunarekin santzionatua izan daiteke.
Lasarte-Oriako Udalak azkenaldi honetan sufre-hautsaren erabilera detektatu du hainbat fatxadatan, merkataritzako lokalen izkinetan eta beste zenbait elementutan, etxeko animaliek gernu egitea eragozteko asmoarekin.
Herritarrei gogorarazten diegu sufrea erabiltzea kaltegarria izan daitekeela osasunerako, batik bat arnasten, irensten edo azalarekin ukitzen bada. Horregatik guztiagatik, bide publikoan produktu hori edo antzekoak erabiltzea guztiz debekatua dago.
Herritarren elkarbizitza eta bide publikoaren erabilera eta garbiketa arautzeko udal-ordenantzak honela ezartzen du: usain txarrak sorrarazten dituen, toxikoa den eta/edo oro har gogaikarri gertatzen den edozein substantzia iturri, ibai, errekasto edo urmaeletan edo bide publikoan botatzea arau-hauste larritzat jotzen da, eta 301 €-tik 1.000 €-ra arteko isunarekin santzionatua izan daiteke.
Era berean, Animaliak Babesteari eta Edukitzeari buruzko Ordenantza Munizipalak santzioei buruz ezartzen duenaren arabera, bide eta plaza publikoetan, haur-parkeetan, lorategietan eta, oro har, apaingarrirako eta/edo pertsonen joan-etorrirako diren lekuetan animalien gorotzak uztea arau-hauste arintzat jotzen da, eta 601,01 €-ra arteko isunarekin santzionatua izan daiteke.