Albisteak

Bi ikastaro berri Emakume zentroan: “Zer ote da feminismoa?” eta “Erotika eta sexualitatea menopausian”

2014-03-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Lasarte-Oriako Sexuen arteko Bizikidetzarako Emakume Zentroak hurrengo egunetan bi ikastaro berri jarriko ditu martxan; “Zer ote da feminismoa?” eta “Erotika eta sexualitatea menopausian”. Izena ez baduzu eman eta interesatua egonez gero jarri zaitez harremanetan, 943363958 telefono zenbakira deituz, emakumezentroa@lasarte-oria.org helbidera mezu bat bidaliz, edo Emakume zentrora jo dezakezu: Aralar plaza, 5.

 

Eskainiko diren kurtsoak:

-ZER OTE DA FEMINISMOA?

Martxoak 26, asteazkena, 15:00tatik 17:00tara

Lasarte-Oriako Emakume zentroan

Ikastaro honetan hainbat kontzeptu aztertuko ditugu: Sexua, Generoa, Patriarkatua, sexu genero sistema, sozializazio bereizia…  Elkarren arteko harremanak,  emakumeak eta gizonak nola gizarteratzen garen,  eta emakumeen egora eta hauen posizioa eremu soziopolitiko eta kultural ezberdinetan ulertzen lagunduz.

 

-EROTIKA ETA SEXUALITATEA MENOPAUSIAN

Martxoak 27, apirilak 3 eta 10, ostegunetan, 15:00tatik 17:00tara

Lasarte-Oriako Emakume zentroan

Menopausiaz modu positiboan eta gorputz sexuatuaz hitz egingo dugu; aukera erotikoei helduko diegu; baita emakumeen desirak jarraitu ahal ditzaketen logikei ere. 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna