Albisteak
Bezeroaren hamabostaldia hasiko da "Aterpeako" establezimenduetan
2015-10-14 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Urriaren 19tik 30era doan hamabostaldian, Aterpeako establezimenduetara hurbiltzen denak hainbat promozioz gozatzeko aukera izango du. Horrela iragarri du elkartearen ordezkari Ramon Ormazabalek prentsaurrekoan, Jesus Zaballos alkatea eta udalaren hainbat ordezkari bertan zirela.
Deskontuez gain, 2 eta 3 euroren opari-txekeak ere eskuratu ahalko dira, edo bi lagunentzako afaria Martin Berasategi jatetxean. Gainera, Lasarte-Oriako Kulturetxeko hainbat jarduera kulturaletarako sarrerak ere izango dira. Eta saririk lortzen ez dutenek 300 euroren opari-txeke baten zozketan parte hartu ahalko dute.
Promozio horien bidez, balio erantsi bat eman nahi zaie elkarteko kide diren Lasarte-Oriako dendetan egindako erosketei, herriko establezimenduak eskualdeko gainerako tokietan ere ezagutzera emanez.
Era berean, bezeroak leialtzea lortu nahi da, Aterpean asoziazionismoa indartuz, etorkizuneko merkataritzaren eredu gisa. Gainera, herriko ekitaldietan parte hartzeko sariak entregatzearekin, Lasarte-Orian dauden jarduera kulturalak sustatzen dira, jendea herrian gera dadin lagunduz.
Jarduera hau urrian zehar egingo da, ziurrenik urriaren 19tik 30era. Parte hartzen duten establezimenduak eta tabernak hauek dira: Aldaz Klinika, Arkupe Taberna, Alba Moda, Noaoa Bidaiak, Sukoa Burdindenda, Aritza Mertzeria, Abreu, Josema Sarrailagintza eta Ormazabal Loradenda.