Albisteak

Beste urte batez, Euskal Inauteriak emango die hasiera 2018ko Inauteriei

2018-02-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak, Txus Alonso festetako zinegotziak eta konpartsa parte-hartzaileetako ordezkariek 2018ko Inauterien programa aurkeztu dute.

Zaballosek festa dibertigarri honetan parte hartzera animatu zituen lasarteoriatarrak, eta konpartsei, Ttakuni eta gainerako kolaboratzaileei eskertu egin zien egiten duten lana, lasarteoriatarrek Inauteri dibertigarri batzuez gozatzeko aukera izan dezaten.

Aurkeztutako programa otsailaren 3an hasiko da, goizeko 11:00etan, Okendo plazatik abiatuta hainbat elkartetatik Puskaren bila pasatuko den Euskal Inauteriarekin. 16:30ean Zubietakoei harrera egingo zaie Hipodromoko zubian. 17:00etan, bi taldeen arteko dantza. 17:30ean Euskal Inauteriak konpartsa Hipodromo etorbidean eta Kale Nagusian barrena Ola kaleraino joango da, eta ibilbide beretik itzuliko da Okendo plazara, non 18:30ean erromeria eta erreketa egingo diren, eta segidan txokolatada amaitzeko.

Otsailaren 8an Lasarte-Oriako Musika-Eskolak bere tradiziozko kontzertu bufoa eskainiko du Kulturetxean. Eta hilaren 9an, txikienek bat egingo dute festarekin, herriko ikastetxeetan Inauteriak ospatuz.

Otsailaren 10ean, 12:00etan, konpartsak Okendo plazan bilduko dira, eta han, 12:30ean, haien aurkezpena egingo da. 13:30ean mozorroen lehiaketa herrikoiaren eta banakakoaren txanda izango da Okendo plazan. 14:00etan karroza-lehiaketaren txanda izango da, eta 14:30ean herri-bazkaria helduko da.

16:00etan Super Bingoa hasiko da Okendo plazan. Eta 17:00etan karrozen desfilea abiatuko da, honako konpartsa hauen parte-hartzearekin: Zabaleta, Zentro Zibikoa, Larramendizalez, Jalgune, Intzak Parrandan, Sasoeta Sasoian eta Erketz. Ibilbidea Okendo plazatik abiatuta, Kale Nagusian, Ola kalean, Zumaburu kalean, Kale Nagusian, Hipodromo etorbidean, Pablo Mutiozabalen eta Iñigo de Loiolan barrena jarraituko du, eta Okendo plazara Geltoki kaletik bueltatuko da. 20:00etan txokolatada parte-hartzaileentzat. Eguneko ekitaldiak 23:00etan amaituko dira, Disko Jaiarekin.

Alonsok aurtengo Inauterien aurrekontua xehatu zuen, guztira 22.960 eurokoa izango dena. Diru-sail garrantzizkoena konpartsentzat izango da, aurten 11.100 euroko diru-laguntza jasoko baitute mozorro eta karrozetarako. 8.212 euro jardueretarako eta azpiegiturarako izango dira, eta, azkenik, 3.648 euro Euskal Inauteriarentzat izango dira.

Egindako eskaerak aztertu eta oinarrien araberako baremazioa egin ondoren, konpartsek eskatutako diru guztia jaso dute. Hauek dira jasotako kopuruak eurotan:

Kartela ikusi

Egitaraua

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna