Albisteak

Beste 14 komertziok bat egin dute Biziberritzen programarekin

2017-03-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Merkataritza sustatzeko Biziberritzen programari beste 14 establezimendu batu zaizkio, eta 24 komertzio izatera iritsi dira 2017an. Gaur sinatu dira hitzarmenak komertzio parte-hartzaile berriekin.

Jesus Zaballos alkateak, 14 establezimendu parte-hartzaile berri hauekin hitzarmena sinatzeko ekitaldian, azpimarratu du ekimen hau gero eta interesgarriagoa dela herriari bizia emateko, gaur egun itxita dauden lokalen funtzio komertziala berreskuratuz. Oraingo honetan, itxitako 4 lokal izan dira kide berrien anfitrioi aritzearekin bat egin dutenak.

Gogorarazi zuen, programa honetan sartuko badira, establezimenduek Aterpeako bazkide izan behar dutela, herriko asoziazionismoa indartzea ere helburutzat baitauka. Adierazi zuen ezinezkoa dela Udaletik komertzio bakoitzarekin banakako harremana izatea, eta horregatik beharrezkoa dela Aterpea elkartearekin lan egitea.

Bestalde, Ramon Ormazabalek, merkatari eta ostalarien Aterpea elkartearen izenean, eskerrak eman zizkion udalari ekimenagatik eta bazkideekin kolaboratzeagatik, eta Biziberritzen programarekin bat egingo dutenak gero eta gehiago izatea opatu zuen. Kontsideratu zuen Lasarte-Oriako establezimenduak bisitatzeko teknikari bat kontratatzearen ekimena arrakastatsua gertatzen ari dela, eta horren fruitu duela gaurko sinaketa. Jakinarazi zuen beste 37 bazkide batu zaizkiola Aterpeari.

Biziberritzen programaren helburua da gaur egun hutsik dauden lokal komertzialak udalerriko beste denda batzuen erakusleiho gisa erabiltzea. Gauza da lokal itxien irudia ekiditea, gure kaleetako merkataritza-giroa hobetuz eta herriko beste denda batzuei beren artikuluak sustatzeko aukera emanez.

14 erakusleiho berriekin, Biziberritzen programan aurten 24 komertzio ari dira parte hartzen 7 tokitan: Geltoki Kalea (lehengo Otaegi altzariak), garai bateko Txuri Urdin taberna, Anaiak, Toqueroren lokala, SATen lokala eta garai bateko Otaegi zapata-denda. Komertzio partaide berriak hauek dira:

           1.     Orbela osasun-zentroa

           2.    Ana gizonezkoen ile-apaindegia

           3.    Masajeen Txokoa

           4.    Eka Studio

           5.    Eztiphoto

           6.    El Taller de Patricia’s Scrap

           7.    Malatu okindegia

           8.    Ez Zaky harategia

           9.    Natur House

         10.  Milla finka-administrazioa

         11.   Zurlan ate eta leihoak

         12.   Inés artisautza

         13.   Marbell ile-apaindegia

         14.   Maderarte.

Erakusleiho bat instalatuta, establezimendu horiek herriko beste eremu batean promozionatuko dituzte beren produktuak.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna