Albisteak

Berrantolaketa prozesua Udalaren funtzinamenduaren eraginkortasuna hobetzeko

2013-11-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Lasarte-Oriako Udalak, alde teknikoa nahiz gizatiarra landuko duen barne funtzionamenduaren berrantolaketa prozesua jarri du martxan gaur egungo Udaletxeko funtzionamendua aztertu eta aurrera begira herritarrei emango zaien zerbitzua eraginkorragoa izateko antolaketa eredu berri bat prestatzen hasteko helburuarekin.

 

Udaletxean lanean dabiltzan langileen funtzioak, sailen egiturak, sailen arteko koordinazioak eta horrekin erabat lotuta doazen langileen arteko harremanak nahiz hauek lantzen laguntzen duen alderdi emozionala hobetu daitezkeela uste du Udalak. Modu horretan, herritarrek Udalarengandik itxaron dezaketen alderdirik onena lortu dadin, hauek aztertu eta antolaketa eredu berria garatzeko espezializatutako enpresekin egingo du lan.

 

 

Erakunde bat pertsonez osatua egonik, pertsonen arteko lan-harremanak, pertsonen emozioak....kontutan edukitzea garrantzitsu direla  iritzi dio Udal Gobernuak antolaketa egoki batek aurrera egin dezan. Askotan kontutan hartzen ez den faktore bat alde gizatiarra da, eta egitura baten eraginkortasunean hobekuntzak egin nahi direnean ongi funtziona dezan, kontutan hartu eta landu beharrekoa da.

 

Hau guztia kontutan hartuta, eta hasieran esan bezala, Udalak barne berrantolaketa prozesu bat jarri du martxan. Prozesu bat eta bakarra, modu koordinatuan aipatutako bi eremuak landuko dituena, lan antolaketaren alde teknikoa eta alde gizatiarra uztartuz. Eta prozesu bakar hau aurrera eramateko bi enpresa arituko dira, elkarlanean beti ere, bakoitzak bere espezialitateko lanak eta ekarpenak egiten, proiektu komun baten barruan.

 

Alde batetik Gingko enpresa arituko da, Jesus Hernandez Aristu adituaren gidaritzapean.  Enpresa honen helburu nagusiak udaleko alde gizatiarra eta parte-hartzea lantzea izango dira baina baita ere udaleko egituraren azterketa teknikoa egingo duen enpresarekin elkarlanean aritzea ere.

 

Lan tekniko hau  OPE Consultores eta Elhuyar enpresek eramango dute aurrera. Udalak orain arte herritarrekin izandako harremanetan parte-hartzea sustatu nahi izan du, eta parte-hartze hau udaletxe barruko langileekin ere praktikan jarri beharra dela iritzi dio, denok osatzen baitugu Lasarte-Oria, eta hala jokatu dugu honetan ere. Lan teknikoa aurrera eramateko, 4 enpresa desberdinek Udal barnean egin beharreko lanak betetzen zituzten proiektuak aurkeztu zizkieten langile guztiei. Langile guztiek informazio osoa jaso ondoren,  bozka bidez aukeratu dute aurrera egiteko enpresa eta proiektua, azkenik OPE Consultores eta Elhuyar enpresek batera aurkeztutako proiektua izanez aukeratu dena.

 

Bukatzeko esan, horrelako prozesuak aurrera egiteko, Udaleko alderdi politiko eta langile guztien inplikazioa beharrezkoa dela. Alde batetik, denek izan behar baitute zati aktibo eraldaketa honetan, eta bestetik honi jarraipena emateko ardura ere denona baita. Zentzu honetan, azpimarragarria da udaleko alderdi politiko guztien babesa duela egitasmo berri honek eta baita  langileen komitea osatzen duten sindikatuena ere.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna