Albisteak

“Berdintasunaren Alde Elkartuta” kanpaina San Pedro jaietan

2016-06-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

“Berdintasunaren Alde Elkartuta” goiburupean, Udalak deialdi bat egiten du ez ahazteko festetan berdintasunaren alde lan egin behar dugula, eta etxeko lanak eta zaintzekoak banatu egin behar ditugula, guztiok jaiez bete-betean goza ahal dezagun.

Ekainaren 28an, eta jaien txupinazoarekin bat etorriz, 19:00etan karpa bat instalatuko da Okendo Plazan, eta gogoraraziko da festetan ere gizon-emakumeen arteko errespetua garrantzizkoa dela, arlo horretan egiten den lanaren berri emanez. Txapak eta preserbatiboak ere banatuko dira, “festak berdintasunean izatearen alde” lan egin behar dugula gogoraraziko digutenak.

Kanpaina Jesus Zaballos alkateak aurkeztu du, Lourdes Acevedo zerbitzu publikoetako zinegotzia eta Emakumeen Zentro Zibikoko arduradunak lagun zituela. Kanpaina hau garrantzizkoa da, festetan ez dugulako guardia jaitsi behar, jakitun baikara, denek haietaz gozatuko badute, beste pertsonarenganako errespetuak izan behar duela araua. Zaballosek, bukatzeko, elkarbizitzari eta emakumeei errespetua izateko eskatu zien lasarteoriatarrei.

Lourdes Acevedok, bestalde, gogorarazi du Udaletik lanean ari direla berdintasuna eskubide bat bakarrik izan ez dadin, baizik errealitatea ere bai. Acevedok azaldu duenez, lan transbertsala egiten ari dira Udaleko arlo guztiekin, eta horretan herriko entitateak ere inplikatu nahi dira, benetako berdintasunaren alde. Beste urte batzuetan gertatutako ezbeharrak saihestera deitu du.

Txaparen xedea da herritarrei gogoaraztea festak berdintasunean gozatu behar direla. Beste gainontzean, ez dira guztion festak izango. Gainera, preserbatiboak banatzearekin, kontzientziatu nahi da jaietan ere erlazio sexualetan babestu beharra dagoela, nahi ez diren haurdunaldiak edo transmisio sexualeko gaixotasunak saihesteko. Zeren arrisku horiek ez baitute jai hartzen, baizik eta iraunkorrak baitira.

Jaiegunetan zehar, pankarta bat jarriko da udaletxeko balkoian “Berdintasunaren Alde Elkartuta” goiburuarekin, kanpaina gogoraraziko diguna.

Kanpainaren barruan, etxeko lanak eta familiartekoen zaintza erdibanatzeko deialdi bat sartu da programa inprimatuaren barruan, guztiek festez berdin gozatzeko aukera izan dezaten. Nabarmentzen den beste kontu bat errespetuarena da, gogoaraziz EZETZA EZETZ dela.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna