Albisteak
Berdeguneak mantentzeko lanen lizitazioa
2015-10-23 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Berdeguneak, parkeak, lorategiak eta zuhaiztiak kontserbatzeko eta mantentzeko lanen kontratazioak gure udalerriak dauzkan 385.624 m² berdeguneetan jardutea aurreikusten du. Egin beharreko lanak honako hauek izango dira:
- Kontserbatzea.
- Sasia kentzea eta garbitzea.
- Birlandatzea.
- Inaustea
- Lorategi berriak sortzea.
- Zuhaitzak eta zuhaixkak aldatzea.
- Zuhaitzak eta zuhaixkak landatzea.
- Garaian garaiko loreak hornitzea eta landatzea.
Enpresak urtero tratatu beharko ditu:
- Zuhaitzen 8.000 ale
- Zuhaixken 20.000 ale
- Urteko loreen 2.800 ale
- Erraboilen 45.000 ale
- Landare-ontzien 50 ale
Adjudikaziorako irizpideak hauexek dira:
- Prezioa: 35 puntu
- Laneko plana: 15 puntu
- Pertsonaleko plana: 10 puntu
- Makineria: 15 puntu
- Erregistratzeko eta kontrolatzeko programa: 5 puntu
- Ingurumena errespetatzen duten ibilgailuak erabiltzea: 13 puntu
- Inausketa-hondarrak tratatzeko biobirringailua erabiltzea: 10 puntu
- Baloratuko diren beste alderdi batzuk: 3 puntu
Kontratua 4 urterako izango da, eta enpresek azaroaren 2ra arteko epea dute proposamenak aurkezteko.
Web orria ikusi (Kontratazioa)