Albisteak
Baserritarren III. Azoka aurkeztu da
2015-11-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Azaroaren 14ko larunbatean, 12 postuk baserriko produktu tipikoak eskainiko dituzte Okendo Plazan. Lasarte-Oriako bi postu izango dira.
Prentsaurrekoan Jesus Zaballos alkateak iragarri duenez, larunbat 14an, 10:00etatik 14:00etara bitartean izango da ebentua, Okendo Plazan, BEHEMENDI landa-garapenerako elkartearen eskutik.
Zaballosek, hitza Ainhoa Amundaraini eman aurretik, lasarteoriatarrak parte hartzera animatu ditu, hemengo produktuak erosiz.
Behemendiko ordezkaria den Amundarainek jakitera eman zuenez, azokak 12 postu izango ditu aurten, eta hainbat produktu eskainiko ditu, hala nola jatorrizko izendapeneko Idiazabal gazta, behi-esnekiak, ahuntz-gazta, Tolosako babarrunak, ahate-haragia eta eratorriak, Euskal Txerriaren hestebeteak, eskuz egindako pastak eta baserriko ogia, Euskal Herriko antzinako gaztak, baserriko jogurtak, kremak eta ukenduak, hazi ekologikoak, elikaduran erabiltzeko loreak, landareak eta sustraiak, etab. Nabarmendu zuen Lasarte-Oriako bi postu izango direla: batak berdurak, intxaurrak eta sagarrak eskainiko ditu; besteak, berriz, hazi ekologikoak eta landare sustraidunak.
Behemendiren stand bat ere bertan izango dela iragarri zuen, eskualdearen sustapen turistikoa egiten ariko dena.
Azoka musikarekin girotzeko, bertan izango da Tirriki-Tarraka trikitilari-taldea. Txikienek jolas tradizionalekin gozatzeko aukera izango dute.
Nekazaritzako azokak baserriko produktuak merkaturatzeko bide bikainak izan dira. Sektorearen krisiak berak eta herritarren kontsumo-ohituren aldaketek produktu horien kontsumoa pixka bat gutxitzea eragin dute.
Kasu honetan, lokalizazio geografiko ezberdinetako baserri-produktuen azoka berezia aurkezten da, Okendo Plazan egingo dena. Azokaren helburua baserriko produktuen zuzeneko salmenta bultzatzea da, bai eta produktu horien promoziorako erakustoki bat edukitzea ere. Azoka hau aisiako jarduera moduan ere aurkez daiteke, eta astegunetan merkatuetara joan ezin direnentzako aukera gisa ere bai.
- Azokan aurkitu ahalko ditugun produktuak hauek dira: jatorrizko izendapeneko Idiazabal gazta, behi-esnekiak, ahuntz-gazta, Tolosako babarrunak, ahate-haragia eta eratorriak, Euskal Txerriaren hestebeteak, eskuz egindako pastak eta baserriko ogia, Euskal Herriko antzinako gaztak, baserriko jogurtak, kremak eta ukenduak, hazi ekologikoak, elikaduran erabiltzeko loreak, landareak eta sustraiak, etab.