Albisteak
Bando batek gogorarazten du debekatua dagoela bide publikoetan usoei jaten ematea
2018-09-06 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako alkateak bando bat atera du gogoraraziz usoei jaten ematea debekatuta dagoela, herritarrei eragiten dizkieten eragozpen eta arazoengatik.
Udalak herriko hainbat alderditako lasarteoriatarren salaketak jaso ditu, pertsona batzuek usoei jaten emateko daukaten ohiturak eragiten dituen molestiei buruzkoak. Horregatik, bando bat ipini du salaketen froga dagoen eremuetan, gogoraraziz hori egitea debekatuta dagoela eta araudia urratzeak isunak dituela.
Usoen populazio kontrolatu gabeak eragozpen ugari ari dira eragiten bide publikoan eta herritarrengan, osasun publikoaren eta higienearen aldetik arazo handia izateaz gain.
Herritarren elkarbizitza eta bide publikoaren erabilera eta garbitasuna arautzeko udal-ordenantzaren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, galarazita dago bide publikoan animalientzat janaria uztea.
Eta ordenantza horretan santzioei buruzko 40. artikuluan xedatutakoaren arabera, arau-hauste hori arintzat jotzen da, eta 30 €-tik 300 €-era bitarteko isunarekin santzionatu ahalko da.
Gogorarazten dizuegu debekatua dagoela bide publikoan usoak elikatzea, eta udaltzainak arduratuko direla herritarren elkarbizitza eta bide publikoaren erabilera eta garbitasuna arautzeko udal-ordenantza behar bezala betearazteaz.