Albisteak
Banatu dira Pintxoaren V. Ibilbideko sariak
2017-12-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos alkatea bertan zela, Ramón Roteta sukaldariak eta Arantxa Alday Aterpeakoak Araeta sagardotegiari banatu diote epaimahai profesionalaren saria eta Txartel kafetegiari epaimahai popularraren saria.
Pintxoaren V. Ibilbidean parte hartu duten ostalarien presentzian, Ramón Roteta sukaldari ezagunak banatu dio epaimahai profesionalaren saria Araeta sagardotegiari bere pintxoagatik: masail-mamizko raviolia eta onddoak patata boilortuaren zukuarekin, otarrainxka salteatua eta kinoa beltzezko teila.
Epaimahai popularraren kasuan, saria Txartel kafetegiari egokitu zaio, parte-hartzaileen artean batez besteko notarik hoberena haren pintxoak lortu baitu: ukondozko arropa zaharraren hostopiltxoa.
Horrez gain, 200 euroko bonuaren saria Susana Blázquezi eman zitzaion, ibilbidean parte hartu zutenentzako sariaren irabazleari, egiaztatu baitzuen osorik egin zuela.
Nabarmentzekoa da egun horietan 2000 pintxo baino gehiago dastatu zirela ibilbidean, eta parte-hartze handia izan zela erakusten du horrek. Hauek dira establezimendu bakoitzeko dastatutako pintxoak:
- Txartel 119
- Viña del Mar 331
- Araeta 73
- Buenetxea 234
- Lasarte 420
- Abend 97
- Arkupe 131
- Jalgi 116
- Lavie 229
- Yolanda 263