Albisteak

Banatu dira Beldur Barik lehiaketako sariak

2017-11-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak atzo banatu zituen genero indarkeriaren aurkako Beldur Barik laugarren Lasarte-Oriako bideo lehiaketako sariak. Gazteei zuzendua dagoen lehiaketak, 5 lan izan ditu aurtengoan.

Oraingoan, hauek izan dira saritutako lanak:

Zaballosek azpimarratu zuen Beldur Barik  lehiaketak kontzientziatu egin nahi duela azaroaren 25ean ospatzen den egitateak duen larritasunaz eta garrantziaz, alegia, genero indarkeriaren aurkako borrokaz. Horretarako, parte hartu zuten pertsonei egoera horretan jartzeko eta lakra horren inguruan gogoeta egiteko eskatu zien, formatu hurbil eta ulergarrian, ikuslearen burmuinera azkar iristeko moduan. Berdintasuna aldarrikatzeko mezu argi bat, gure portaeratik hainbat jarrera baztertuko dituena, horietako batzuk garrantzizkoak baitira gure ustez. Emakundek  sustatzen duen Beldur Barik  sarien 8. edizioaren barruan kokatua dago.

Alkateak zera azpimarratu zuen bereziki: jarrera, hitz edo keinu soil batek nahikoa ez dirudien arren, jarrera, hitz edo keinu horiek guztiek batera tratu txarren eragileak hazten eta mugitzen diren giroa sortzen laguntzen dute, bertan aurkitzen baitituzte beren gorrotorako arrazoi eta justifikazioak.

Lasarte-Oriako lehiaketan 12 eta 30 urte bitarteko neska-mutilek parte hartu ahal izan dute, bi kategoriatan. Aurten, 1. Kategorian 4 videok aurkeztu dute. 2. kategorian, aldiz, lan bakarra aurkeztu dute.

Hauek dira aurkeztutako bost lanak:

1. kategoria:

2. kategoria:

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna