Albisteak
Banatu dira Beldur Barik lehiaketako sariak
2016-11-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos alkateak atzo banatu zituen genero indarkeriaren aurkako Beldur Barik hirugarren bideo lehiaketako sariak. Gazteei zuzendua dagoen lehiaketak, 6 lan izan ditu aurtengoan.
Oraingoan, hauek izan dira saritutako lanak:
1. kategoría, 12-17 urte bitartekoak:
- Berdintasunaren Bidean”. Egileak:. 300 euroko saria.
- “Genero Harreman Subertituak”. Egileak:. 150 euroko saria.
2. kategoria, 18-30 urte bitartekoak:
- “Amonari Gutuna”. Egilea:. 300 euroko saria.
Zaballosek azpimarratu zuen Beldur Barik lehiaketak kontzientziatu egin nahi duela azaroaren 25ean ospatzen den egitateak duen larritasunaz eta garrantziaz, alegia, genero indarkeriaren aurkako borrokaz. Horretarako, parte hartu zuten pertsonei egoera horretan jartzeko eta lakra horren inguruan gogoeta egiteko eskatu zien, formatu hurbil eta ulergarrian, ikuslearen burmuinera azkar iristeko moduan. Berdintasuna aldarrikatzeko mezu argi bat, gure portaeratik hainbat jarrera baztertuko dituena, horietako batzuk garrantzizkoak baitira gure ustez. Emakundek sustatzen duen Beldur Barik sarien 7. edizioaren barruan kokatua dago.
Alkateak zera azpimarratu zuen bereziki: jarrera, hitz edo keinu soil batek nahikoa ez dirudien arren, jarrera, hitz edo keinu horiek guztiek batera tratu txarren eragileak hazten eta mugitzen diren giroa sortzen laguntzen dute, bertan aurkitzen baitituzte beren gorrotorako arrazoi eta justifikazioak.
Lasarte-Oriako lehiaketan 12 eta 30 urte bitarteko neska-mutilek parte hartu ahal izan dute, bi kategoriatan. Aurten, egindako lanak bere emaitza izan du, 1. kategorian 5 proposamen jaso baitira (aurrekoan bakarra). 2. kategorian, aldiz, lan bakarra aurkeztu dute.
Hauek dira aurkeztutako sei lanak:
1. kategoria:
- “Gizartearen Txontxongiloak gara?”. EgileaK: Haizea Furundarena, Maria Zulaika
- “Berdintasunaren Bidean”. Egileak: Uxue Anabitarte, Uxue Aristimuño, Oihana Fu Otegi, Garazi Otxandorena, Maria Perez Jone Arroyo, Oihane Puertas, Labrit Illarramendi, Jon Susin, Ane Campo Leire Huegun, Haizea Alvarez, Eneritz Odriozola, Oier Odriozola
- “Itxurakeria”. Egileak: Maddi Trantxe Gereño, Ane Golmayo Azpiroz, Lierni Apaolaza Urdanpilleta, Nahia Urdalleta Azpiolea, Paula Ferro Molina
- “Genero Harreman Subertituak”. Egileak: Iris Agirre, Itsaso Ariztimuño, Nahia Arruti Jone Castro, Ainhoa Figueras Fernandez Naroa Furundarena, Larraitz Izaguirre Laura Perez, Maialen Sevillano, Maider Sorrondegi, June Eizmendi
- “Benetan Lortuta”. Egileak: Amaia Harto Juan, Nerea Ruiz Sanchez, Noa Carretero Uresterueta, Asier Olmos Amondarain, Iris Castro Briz
2. kategoria:
“Amonari Gutuna”. Egileak: Enara Ieregi, Jone Ieregi, Uxue Otxandorena, Xalba Otxandorena, Garazi Otxandorena
Aurkezpenaren bideoa ikusi: https://youtu.be/rmZre81TSPY