Albisteak

Bake-epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko prozesua

2016-04-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak gure udaleko Bake-Epailerako eskaera aurkezpenerako epea ireki du  Epeak apirilaren 26a bukatzen du.

 

Selekzioa pertsona interesatuen artean egingo da, hurrengo meritu-balioespenaren arabera:

 

  1. Titulazio akademikoa (15 punturaino):
    • Zuzenbideko lizentziatura edo dagokion graduko unibertsitate-titulua (15).

    • Zuzenbideko lizentziaturako hiru kurtso (10).

    • Beste lizentziatura edo graduko unibertsitate-titulu batzuk (8).

    • Beste diplomatura batzuk (6).

    • Batxiler-titulua, 2. graduko lanbide-heziketakoa edo beste baliokide bat (4).

    • - Beste ikasketa batzuk (2).

  1. Prestakuntza osagarria (gehienez ere 5 puntu arte):
    • Masterra (3).

    • Graduondoko kurtsoa (2).

    • Prestakuntzako beste kurtso batzuk (1).

  1. Euskararen jakite-maila (15 punturaino):
    • 4. H.E. edo maila baliokidea (15).

    • EGA, 3. H.E. edo maila baliokidea (11).

    • 2 H.E. edo maila baliokidea (7).

    • 1. H.E. edo maila baliokidea (3).

  1. Bakezko Epaile karguan esperientzia izatea (5 punturaino, seihileko oso bakoitzeko 0,50 puntu esleituz).
  2. Epailetzan esperientzia izatea (5 punturaino, seihileko oso bakoitzeko 0,50 puntu esleituz).
  3. Zuzenbidearen beste esparru batzuetan esperientzia izatea (5 punturaino, seihileko oso bakoitzeko 0,50 puntu esleituz).

 

Eskari-modeloa aurkitzen da UDAL-WEBEAN:

http://administrazioa.lasarte-oria.eus/eu/html/24/2855.shtml

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna