Albisteak
Bake-epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko prozesua
2016-04-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak gure udaleko Bake-Epailerako eskaera aurkezpenerako epea ireki du Epeak apirilaren 26a bukatzen du.
Selekzioa pertsona interesatuen artean egingo da, hurrengo meritu-balioespenaren arabera:
- Titulazio akademikoa (15 punturaino):
-
Zuzenbideko lizentziatura edo dagokion graduko unibertsitate-titulua (15).
-
Zuzenbideko lizentziaturako hiru kurtso (10).
-
Beste lizentziatura edo graduko unibertsitate-titulu batzuk (8).
-
Beste diplomatura batzuk (6).
-
Batxiler-titulua, 2. graduko lanbide-heziketakoa edo beste baliokide bat (4).
-
- Beste ikasketa batzuk (2).
-
- Prestakuntza osagarria (gehienez ere 5 puntu arte):
-
Masterra (3).
-
Graduondoko kurtsoa (2).
-
Prestakuntzako beste kurtso batzuk (1).
-
- Euskararen jakite-maila (15 punturaino):
-
4. H.E. edo maila baliokidea (15).
-
EGA, 3. H.E. edo maila baliokidea (11).
-
2 H.E. edo maila baliokidea (7).
-
1. H.E. edo maila baliokidea (3).
-
- Bakezko Epaile karguan esperientzia izatea (5 punturaino, seihileko oso bakoitzeko 0,50 puntu esleituz).
- Epailetzan esperientzia izatea (5 punturaino, seihileko oso bakoitzeko 0,50 puntu esleituz).
- Zuzenbidearen beste esparru batzuetan esperientzia izatea (5 punturaino, seihileko oso bakoitzeko 0,50 puntu esleituz).
Eskari-modeloa aurkitzen da UDAL-WEBEAN:
http://administrazioa.lasarte-oria.eus/eu/html/24/2855.shtml