Albisteak

AZAROko AGENDA KULTURALA

2015-10-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Gaur bertan aurkeztu dute Jesus Zaballos Alkateak eta Kultura saileko zinegotzia den Maite Iglesiasek Azarorako kultura-programazioa. Lan ta Lan Antzerki Taldearen 18.urteurrena eta Danok Kide elkartearen 50. urteurrena dira ekitaldi aipagarrienak.

Lan ta Lanek hainbat ekitaldi eskainiko digu Antonio Mercero Gunean 2tik 15era arte; lanean aritu diren 18 urteetako ibilaldia jasoko duen erakusketa egongo da eta poema irakurketa batek emango dio hasiera. 4an, eta EAMGn ere, kafe-antzokia eskainiko da. 5ean eta 7an, MLKEn bi antzerki-lan: “El Viejo Celoso” eta “El Cianuro, ¿Sólo o con Leche?”.

Danok Kide elkarteak 3 ekitaldi eskainiko dizkigu 50.urteurrena dela eta: 6an, Brigiten RRMMn musika barrokoa, “Entre donaires y burlas”, eta 13an eta 26an, teatro-estudioa, “Ensayo para Siete” eta “Una Comedia Española”.

Genero-indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna dela eta, 17an eta 26n, EAMGn “El Sexo Oculto del Dinero” erakusketa eta “Larre Motzetan” dokumentala. 20an, MLKEn gazteek egindako bideoak saritzeko “Beldur Barik” sari-banaketa ekitaldia egingo da. Eta 27an, Zentro zibikoko Makelu Antzerki Taldeak “9 Mosaicos Infinitos” eskainiko du.

Beste ekitaldi aipagarri batzuk dira: 14an, XII. Lasarte-Oria Akordeoi Jaialdia, Zero Settek antolatua, eta 19an, Udal Musika Eskolak eskaintzen duen ohiko Santa Zeziliako kontzertua; 21ean, Larunbata, “Lasarte-Oria literatura sariak” entregatuko dira, eta 28an, Jalgune Jaialdia disfrutatzeko aukera izango dugu.

Arte Eszenikoekin jarraituz, 21ean, txikienek Gorakada Taldearen “Moby Dick” antzerki- lana disfrutatuko dute, eta 21ean “Una Tarde con Puccini” obraren bertsio digitala ere eskainiko da.

Umeentzako zine-programazioaren barruan, “Pinochio y su Amiga Coco”, “Minúsculos”, “Asterix, Jaungoikoen Egoitza”, “Ups, ¿Dónde Está Noé?” eta “Capitán Dientes de Sable” ikusteko aukera izango da. Eta helduentzat “El Desconocido”, “Amama” (VOSE), “Everest”, “Irrational Man” eta “Marte”. Azkenik, “Okendo” zine-forumak “Amama” (VOSE), eta “Irrational Man” proiektatuko dira.

Ipuin-kontalariek Liburutegian jarraitzen dute: 18an eta 25ean arituko dira Beatriz Egizabal eta Pello Añorga txikien gozamenerako.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna