Albisteak
Auto klasikoen eta kirolekoen nazioarteko Rallya
2018-05-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Maiatzaren 26ean jokatuko da nazioarteko auto klasikoen eta kirolekoen bigarren rallya, San Sebastian Circuit Spiritek antolatua. Lasarte-Oria berriro gozatu ahal izango du ibilgailu hauekin, automobil zirkuitu historikoan barrena ibiliko baitira.
Kiroletako zinegotzi Txus Alonsok aurkeztu zuen Michelineko ordezkari Jaime de la Calekin eta San Sebastian Circuit Spiriteko ordezkari Agustin Garcia y Colisekin batera rallyaren 2. edizioa.
2017ko ekainaren 24an jada bere garapena izan zuen formatu batean, ibilbidea aldatu egingo da urtez urte baina betiere interes historiko, paisajistiko eta turistiko nabarmena izango du. Bestela izan ez zitekeen moduan, ezinbestekoa izango da Lasarte-Oriako antzinako zirkuituaren ibilbidean barrena joatea.
Classic Sport Rallyan, rally/pasio modalitatean, ikusgai izango ditugu 1923tik aurrera fabrikatutako edo matrikulatutako autoetatik hasi (urte horretan egin baitzen Lasarteko zirkuituko lehenengo lasterketa) eta 50 urteko antzinatasuna duten autoetaraino.
Auto hauek guztiak bi aldiz ikusi ahal izango ditugu Lasarte-Orian. Lehenengo, ibilgailuak aparkatuta egongo dira ordu erdiz Zirkuitu ibilbidean, jendek ikusi eta argazkiak ateratzeko aukera izan dezan. Bigarrenez, Lasarteko zirkuitu mitikoan barrena dabiltzanean, berriz ere herritik pasako baitira, baina oraingo honetan gelditu gabe.
Udalak, rally hau egiteko, logistikan parte hartu ez ezik 1.220 euroko diru-laguntza ere eman die ekitaldiko hainbat gastu ordaintzeko.
Herriko merkataritzari ere mesede egingo dio rallyak, izan ere, konpromisoa hartu baitute mokadu bat eskaintzeko auzo horretako ostalaritzako establezimendu batean. Gainera, inguruko herrietako jendea erakarriko du.
Kirol probak erlojupeko zati bat izango du Lasarte-Orian, Zirkuitu ibilbidean eta Oria ibilbidean, gasolindegiaren eta Oriako elizaren artean. 17:30 eta 19:30 bitartean izango da. Denbora tarte horretan, desbideratu egingo da Zirkuitu ibilbidetik eta Oria ibilbidetik Oriarantz doan ibilgailuentzako trafikoa (garraio publikoa barne), Industrialdetik eta Ibaiondotik doan errepide paralelotik.
Zirkunstantzia hori kontuan izanik, auzokoei eskatzen zaie errepide horretatik ibilgailuak ken ditzatela (patikularrenak nahiz enpresetakoak), hartara, arinagoa izango baita zirkulazioa proba garatzen den bitartean.