Albisteak

Aurkeztu da Santa Anako azoka

2017-07-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Aurkeztu da Santa Anako azokaren XXXIII. edizioa. Lasarte-Oriako alkateak, Sendoki elkarteko ordezkariekin batera, azokaren kariaz egingo diren jardueren berri eman dute: artisautzako postuak, herriko erakuskariak, musika-tresnen erakusketa eta Ramón Rotetari egingo zaion omenaldia.

Uztailaren 23an igandearekin, Okendo plazan, Artisautzako Azoka tradizionala bisitatzeko aukera izango da. Azokak, 10etatik 14etara eta 17etatik 20etara bitarteko ordutegian, artisauak beren produktuak zuzenean lantzen ikusteko aukera emango digu.

49 artisauk eskainiko dituzte beren lanak. 25 postu eskuz egindako hainbat gauzakirenak izango dira: bisuteria, tailla, makramea, larrua, esmaltea, kuia-lanparak… Bestalde, 24 postuk hainbat motatako janari-produktuak eskainiko dituzte: kontserbak, postreak, hestebeteak, gazta, eztia...

Horrez gain, udaletxeko arkupeetan, herriko zenbait elkarteren lau erakuskari egongo dira: egur-tailla Zurlanketaren eskutik, Biyak Batekoen eskulanak, Lasarte-Oriako parpailagileen ehozirizko lanak eta Patxi Altunak egindako maketak.

12:00etan, Unai Zabala artisauak bere artisau-produkzioko aizto berezi bat entregatuko dio Ramón Rotetari, haren jardunbidearen omenaldi moduan.

Santanetako ekitaldien barruan, Udalak, Sendokirekin batera, musika-tresna herrikoien erakusketa bat antolatu du Mercero gunean. Erakusketa asteartean 18:00etan inauguratuko da, eta uztailaren 23ra arte bisitatu ahalko da, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean. 12:30ean eta 18:30ean bisita gidatuak izango dira.

Egitaraua ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna