Albisteak
Aurkeztu da maiatzeko agenda kulturala
2017-04-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako maiatzeko programazio kulturala oso indartsua eta askotarikoa izango da. Hitzaldiak, erakusketak, musika, dantza eta zinema era guztietako publikoentzat, alkateak nabarmendu duen moduan.
Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziarekin eta Xabier Goitia kulturetxeko gerentearekin batera, maiatzerako prestatutako programazio intentsu eta bariatua aurkeztu dute. Antolatutako ekitaldi guztiez gozatzera animatu ditu alkateak herritarrak.
Merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan segurtasuneko neurriak ezartzeari buruz Udalaren, Aterpearen eta Hernaniko ertzain-etxearen artean antolatu duten hitzaldiarekin abiatuko da hilabetea. Azkenaldian gertatutako lapurretei eta lapurreta-saioei erantzuteko asmoarekin sortu da ekimena. Maiatzaren 3an izango da.
Antonio Mercero guneak bi erakusketa hartuko ditu hilabete honetan. Lehenbizikoa, maiatzaren 2tik 12ra bitartean, Emakumeen Zentro Zibikoak antolatua da. Euskal Fondoaren argazki-erakusketa bat da, Emakumeak. Afganistan titulatua, herrialde horretan emakumeen bizi duten egoerari buruzkoa. Hilaren 19tik 26ra José Mª Mongeren ikasleen margolanen erakusketaz gozatu ahalko dugu.
Teatroa Lan eta Lan antzerki-taldearen eskutik dator. Hark Errenteriako Itzatu antzerki-talde amateurra gonbidatu du, eta maiatzaren 5ean Abuelas a la fuga obra antzeztuko dute. Hilaren 19an Ttanttaka konpainiak Muxua obra eskainiko du. Obra hori, bi mutil neraberen maitemintzea kontatzen duena, institutuko ikasleei zuzendua dago, eta Gehituren eskutik dator, LGTBIfobiaren kontrako Nazioarteko Egunaren jirako ekitaldien barruan.
Bertsolaritzak hilaren 6an izango du bere lekua, udaberriko sari bereziarekin. Ane Labaka, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio izango dira parte-hartzaileak.
Danok Kidek Balioetan Hezteari buruzko XIV. Jardunaldiak antolatuko ditu, Nerabetasuna arriskuak murriztuz bizitzea titulupean. Hitzaldiak hurrengo hauek dira:
-
Maiatzaren 8an: Eskolako jazarpena edo bulling-a bortizkeria da.
-
Maiatzaren 9an: Interneten, mobilen eta sare sozialen erabilera desegokia.
-
Maiatzaren 10ean: Aisiako lekuetan alkohola eta drogak kontsumitzea.
Hilaren 11tik 12ra 9. Udaltop jardunaldiak egingo dira, euskarako zerbitzu munizipalen topaketa. Aurten landuko duten gaia: Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik?
Hil honetan Lasarte-Oriako V. Musika-Astea ospatuko da, eta hurrengo kontzertu hauek eskainiko ditu:
-
Maiatzaren 19an: Kamerata Oiasso, Viaggio Musicale kontzertuarekin.
-
Maiatzaren 20an: Itsaso talde lirikoak operako, opera komikoko eta zartzuelako errepertorio bat eskainiko du.
Dantzak ere izango du bere lekua. Maiatzaren 27an III. Dantzari Eguna ospatuko da, Usurbilgo Orbeldi, Suancesko Virgen de las Lindes y del Carmen eta Lasarte-Oriako Erketz EDT taldeek parte hartuko dutelarik. Hilaren 28an XXIX. Dantzari Txiki Egunaren txanda izango da, eta Euskal Herriko hainbat herritako 6 talde gure herriko auzoetan barrena ariko dira dantzan. Hilaren 31n, Dantza-Eskola Munizipaleko ikasleek kurtso-amaierako ikuskizuna eskainiko dute.
Zinemari dagokionez, hilabete honek programazio hau dakarkigu haurrentzako zineman:
-
Maiatzaren 7an: La Bella y la Bestia.
-
Maiatzaren 14an: Igelen erresuma (euskaraz).
-
Maiatzaren 21ean: El bebé jefazo.
-
Maiatzaren 28an: Your Name.
-
Maiatzaren 26an: Sasibil konpainia lirikoak La del manojo de rosas zartzuela interpretatuko du.
-
Maiatzaren 27an: Irungo Kontserbatorioko Orkestrak bere kontzertua eskainiko du.
Helduentzako zineman film hauek proiektatuko dira:
-
Maiatzaren 7an: Moonlight.
-
Maiatzaren 14an: El bar.
-
Maiatzaren 21ean: Cantábrico.
-
Maiatzaren 28an: Nieve negra.
Amaitzeko, Okendo zine-forumak bi film erakutsiko dizkigu jatorrizko bertsioan. Maiatzaren 5ean Moonlight filma eta 19an Locas de alegría.