Albisteak

Atsobakar zahar-etxeko plazak hitzartuta

2016-04-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Foru Aldundiak eta Udalak Atsobakar zahar-etxean Egunezko Zentroan hutsik dauden plazak hitzartu dituzte. Horrela, gure herrian dagoen eskari bati erantzuten zaio.

 

Lasarte-Oriako alkatea, Jesus Zaballos, pozik agertu da, egoitzako 6 plaza eta Egunezko Zentroko 10 plaza hitzartu dituztelako, dagoeneko bete direnak. Poza hiru arrazoirengatik: Lehenik, Lasarte-Orian zegoen plazen eskari sozial benetako bati erantzuna ematen diogulako. Ulertzen oso zaila zen nolatan plaza hutsak egonik haiek ez ziren betetzen.

 

Bestetik, poza zeren, akordio honi esker, Atsobakar zahar-etxean gaur egun duten defizita 159.431 euroan gutxitzen baita. Horrek lasaitu on bat emango dio udalaren diru-kutxari, eta kopuru hori beste helburu batzuetara destinatu ahalko dugu.

 

Eta poza, baita ere, beste aurrerapauso bat delako Gipuzkoako Foru Aldunduak Atsobakar zahar-etxea osorik eta behin betiko bere gain hartzeko akordioa betetzearen bidean. Oraingo udal-gobernuko ekipoak aurtengo urterako mantentzen du helburu hori.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna