Albisteak
Atsobakar zahar-etxea handitzeko hitzarmena sinatu da
2016-06-21 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Diputazioak eta Lasarte-Oriako Udalak lankidetzako hitzarmen bat sinatu dute Atsobakar zahar-etxea handitzeko. Beste aurrerapauso bat da Udalaren eskumena Diputazioari eskualdatzeko.
Atsobakar zahar-etxea Diputazioak bere gain hartzeko Lasarte-Oriako alkatetzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean irekitako negoziazioen artean, zahar-etxea handitzeko proiektu bat egitea hitzartu da, hango egoiliar-plazen kopurua gehitu ahal izateko.
Hitzarmen horretan ezartzen denaren arabera, Foru Aldundiak handitze horren oinarrizko proiektua aurkezteko konpromisoa hartzen du, eta horri esker eskualdatzeko prozesuan aurrera egiten jarraitu ahalko da.
Handitzea garrantzizko mugarri bat litzateke zahar-etxean, horri esker murriztu egingo balirateke zahar-etxean sartu nahi duten lasarteoriatarren itxaron-listak.
Hitzartutako puntuak honako hauek dira:
1.- Lasarteko Udala, Atsobakar zahar-etxearen titularra dena, konprometitzen da Politika Sozialen Departamentuari edo haren izenean diharduenari zahar-etxean sartzeko baimena ematera, plazak gehitzearen bideragarritasun arkitektonikoaren txostena egiteko behar diren neurketak egin ditzan, eta behar duen informazio guztia ematera.
2.- Politika Sozialen Departamentua konprometitzen da Atsobakar zahar-etxeko plazak gehitzeko bideragarritasun arkitektonikoaren txostena bere kontura egitera eta txosten horren ale bat Lasarteko Udalari entregatzera.