Albisteak
ATSOBAKAR zahar egoitza: Lasarte-Oriako alkateak Gipuzkoako Diputazioari exijitu dio berehala bere gain har dezala Atsobakar zahar-etxearen kudeaketa.
2015-09-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballosek, Lasarte-Oriako alkateak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Erakunde Publikoen zuzendari nagusi Elena Basagoitiaren bisita izan du gaur Atsobakar zahar-etxean.
Bisitaren ondoren, bilera egin dute, eta han izan da Zerbitzu Sozialetako zinegotzi Lourdes Acevedo ere, bai halaber departamentu horretako zuzendaria eta Atsobakar zahar-etxeko zuzendaria. Hain zuzen ere, Zaballosek marko horretan exijitu du zahar-etxea beretzeaz Diputazioak hartutako konpromisoak bete ditzala.
Udaleko ordezkarien harridurarako, Foru Aldundiak Udalari jakinarazi dio konpromisoa hartutako 5 zahar-etxeetatik 4 hartu dituela bere gain, Atsobakar zahar-etxea hortik kanpo utzita eta beretzeari ekiteko inolako datarik eman gabe.
Udalaren aldetik, Jesus Zaballosek helarazi dio planteamendu hori ez dela onargarria, eta eskatu dio berehala bere gain har dezala kudeaketa, hartara Atsboakar zahar-etxeak ere aukera izan dezan, beste zahar-etxeekin batera, ekainean Foru Aldundiak lizitatzeko asmoa duen lehiaketa globalean sartzeko.
Horrez gain, eskatu du bete daitezela egunezko zentroan libre dauden 10 erabiltzaile-plazak, bai eta zahar-etxean dauden 5ak ere, kontsideratzen baitute udalerrian dagoen itxaron-lista handia dela eta Diputazioa ez dela erantzunik ematen ari.
Udaletik, era berean, Diputazioari helarazi diote zahar-etxeak bizi duen ziurgabetasunezko egoera hau zeharbidezko ondorioak eragiten ari dela pertsonalaren beraren barruan, gaur ez baitaukate lan-hitzarmenik sinatuta, edo, are gehiago, soldatetan alde handiak baitaude sukaldeko langileen eta gainerakoen artean.
Alkateak espero du Diputazioak lehenbailehen erantzungo diela bi alderdiek onartutako eta bere gain hartutako konpromisoak, eta behin betiko konponduko dela 2001. urtetik datorren gatazka hau, orain artean udaleko diru-kutxari 10 milioi euro inguru kostatu zaiona. Horrela izan ezean, Udala auzitegietara jo beharrean gertatuko da, aldundiko ordezkariari jakinarazi dion moduan.