Albisteak

Aterpeak Manttagorriaren kanpaina jarri du martxan

2014-02-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Gaur eguerdian Aterpeak, Lasarte-Oriako merkatari eta hostalarien elkarteak, Udaletxeko arduradunekin batera Manttagorrian oinarrituriko kanpaina berria aurkeztu du. Bertan, Aterpeak azaldu duenez, hiribusaren erabiltzaileei txartelaren kostua ordainduko zaie kanpainari atxikitu diren komertzioetan, beti ere 5 euro baina gehiagoko erosketa egiten badute.


 

Elkarteak, helburu bikoitza duela argitu du: Batetik Manttangorriaren erabilera indartzea eta bestetik lasarteoriatarrei herrian bertan erosketak egitera bultzatzea. Modu honetan, Zabaleta edo Oria bezalako auzoetako biztanleak erdialdera erakarri eta beraien bidaia erraztu nahi diete, honela erdigunean egin ditzaten beraien erosketa eta gestioak.


 

Udaleko Zerbitzuetatik eta arlo sozioekonomikotik ekimen positibotzat jo dute kanpaina hau eta herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen nahiz hiribusaren onurarako izango dela uste dute.


 

Azaldu dutenez, neurri honen bitartez Aterpeako merkataritza, hostalaritza eta zerbitzuetan erosiz gero lasarteoriatarrek udalerriko garapen  eta aktibitate sozial eta ekonomiako hobetu dezaketela uste dute. Eta gainera, “Lasarte-Oria Tratu on bat” markarekin ere hau da bilatzen den helburua.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna