Albisteak

Aterpeak eta Udalak Hipodromoaren Mendeurrena ospatuko dute

2016-07-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lehiaketa baten bidez izango da, eta asmatu egin beharko da Lasarte-Oriako zein establezimendu parte-hartzailetan dauden 4 “jockey” jakatxo.

Gaur goizean, Jesus Zaballos alkateak, sozioekonomiako zinegotzia eta Aterpeako eta Hipodromoko ordezkariak lagun zituela, HIpodromoan bertan aurkeztu zuen kanpaina.

Zaballosek Hipodromoaren 100 urteko bizitza gogoratzea zein garrantzitsua den gogorazi zuen, oso bizirik baitago lasarteoriatarren memorian eta bizimoduan, eta bide batez, lehiaketan parte hartzera animatu zituen herritarrak.

Ramon Ormazabelek ospakizun hau ahalbidetu duten guztiei eskerrak emanez ekin zion. Hipodromoak suposatu duena azpimarratu zuen, kirolaren, pertsonen eta ekonomiaren bizikidetzari dagokionez. Adierazi zuen, baita ere, Aterpeak ezin duela ahaztu alderdi ekonomikoak duen garrantzia, udako kontsumoan eragiten baitu. Era berean, zera azaldu zuen, eragina ez dela uda garaira mugatzen, urte osoan zehar mugitzen baita jende ugari hipikaren inguruan, eta horietako asko gure herrian bizi dira.

Ondoren prozedura azaldu zuen. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek txartel bat jaso behar dute. Bertan ageri dira bilatu beharreko jakatxoak, eta parte hartzen duten denda, kafetegi eta tabernak. Jakatxoak dauden lekuen izenak bete eta Ormazabal Loradendan entregatu beharko da txartela, uztailaren 11tik 23ra.

Ormazabalek zera adierazi zuen, uztailaren 30ean, 13:30ean, Lasarte Tabernaren terrazan egingo dela zozketa zuzen betetako txartelen artean. Hauek dira sariak:

Txartelak entregatzen dituzten lehen 100 pertsonek, gainera, sarrera indibidual bat jasoko dute Hipodromoko denboraldiko edozein lasterketetara joateko, Urrezko Kopa izan ezik.

Bukatzeko, Hipodromoko gerente Peio Urtasunek, instalazioak bisitatzera etorri izana eskertu zuen, baita 1. Urteurrenagatik jasotako laguntza ere. Hipodromoak pasa dituen urte txarrak onartu ondoren, eskerrak eman zizkien lasarteoriatarrei Lasarteko Hipodromoa izenez jaio zenaren ondoan izan direlako beti.

Tarjeta ireki

Kartela ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna