Albisteak

Asteazkenean erorketak saihesteko tailerra emango da Biyak bat jubilatuen etxean

2015-03-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Erorketak, lesioak sortzen dituen arrazoi nagusia dira 64 urtetik gorakoen artean. Azken datu epidemiologikoen arabera, adin-talde horretako pertsonen erdia, urtean behin gutxienez, erori egiten da; baina erorketen ondorioak ez dira soilik fisikoak, baita psikologikoak eta sozioekonomikoak ere.

 

Arazo horren garrantzia kontuan izanda, Udalaren Gizarte-Zerbitzuetako Sailak eta Kirol Sailak, Osakidetzako Osasun Zentroarekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin elkarlanean, erorketak eta horien ondorioak saihesteko helburuarekin tailer batzuk antolatu dituzte 64 urtetik gorakoei eta horien familia edota zaintzaileei zuzenduak.

 

Tailerra saio teoriko-praktiko batean egingo dute martxoaren 11n, Biyak Bat Jubilatuen Etxean, arratsaldeko 18:00etan. Tailerrean, ondorengo gaien berri emango dute, besteak beste, erorketen zergatia eta horiek saihesteko zer egin dezakegun, bizimodu osasuntsu bat izatearen eta ariketa fisikoa egitearen garrantzia, edo gure esku dauden laguntza teknologikoak (teleasistentzia) zein diren.

 

Doakoa izango da eta aurretik izen ematea komeni da Osasun-Zentro bertan egin daiteke pertsonalki edo 943 007960 zenbakira deituz.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna