Albisteak

Asteazken honetan Udaletxean kultura arteko topaketa bat ospatuko da

2013-11-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa

Duela hilabete batzuk, gure udalerriko errealitate soziologikoaren jakitun izanik eta datu demografikoak kontuan izanda ikerketa kualitatibo bat burutu zen eta bertan lasarteoriatarrok aniztasun kulturalaren inguruan lanean aritzeko dugun beharra egiaztatu zen. Modu horretan, kulturen arteko topaketa bat antolatu da asteazken honetan arratsaldeko 18etan Udaletxeko batzar aretoan, non bost lasarteoriatarrek bere esperientziak kontatuko dituzten.

 

Orain dela hilabete, aniztasun kulturalari buruzko gaiez hitz egiteko Worldkafe bat antolatu zen Okendo plazan kafe arteko giro batean. Gainera, kultura, migrazioak edo kulturartekotasuna bezalako gaien inguruan hausnartu eta hauek duten garrantzia berretsi zen. Talde lanean oinarrituz, iritziak elkarbanatu ziren: hitz egin, entzun, idatzi elkarbanatu eta sentitzeko aukera izan zen.

 

Bertatik, Lasarte-Oria osatzen dugun jatorri ezberdinetako jendearen artean elkar ezagutzeko nahiz gure udalerriko kultura bakoitzak bizi duen egoera ulertzeko beharra jaso zen.

 

 

Gure herria, espazio oso murritz batean elkarbizi diren 70 kultura ezberdinen artean osatua dago, non, egunerokoan era askotako kultur arteko erlazioak sortzen diren: eskolakoetatik hasita lan mundukoetaraino. Erlazio guzti hauek naturalak izan daitezen, beharrezkoa da elkar ezagutza, eta bide horretan topaketa hau harri bat gehiago da. Bertan, bost pertsonek beraien esperientziak kontatuko dituzte:

1. Duela 6 urte lanera eta duela 4-5 hilabete bizitzera Errumaniatik etorritako 48 urteko emakume lasarteoriatarra eta gainera Euskadi Errumania DECEBAL elkarteko kidea.

 

2. Duela 10 urte Zaragozatik etorri zen 30 urteko emakume lasarteoriatarra, euskaraz ikasten ari da eta Tatkuneko kidea da.

 

3. Udalerrian jaiotako 52 urteko emakume lasarteoriatarra, euskalduna eta Ttakuneko kidea.

 

4. Duela 12 urte Huelvatik etorri zen 60 urteko gizon lasarteoriatarra eta Senblante Andaluz elkarteko kidea.

 

5. Duela 12 urte Algortatik etorri zen 46 urteko emakume lasarteoriatarra.

 

6. Duela 6 urte Nikaraguatik etorritako 38 urteko emakume lasarteoriatarra

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna