Albisteak
Asteazken honetan Gipuzkoako garraio publikoa hobetzeko parte-hartze bilera
2014-04-08 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Gipuzkoako autobus zerbitzua hobetzeko prozesua martxan jarri zen iaz, eta 56 herritan herritarren iritzia jaso ostean, teknikariek aurreproiektuak egin dituzte; orain, Gipuzkoako Foru Aldundiak berriro herritarren iritzia jaso nahi du, proposatutako zerbitzu berria herritarren beharretara egokitu den jakiteko.
Beraz, aurreproiektuak ezagutaraztea eta horien inguruan jendeak duen iritzia jakitea da martxoan eta apirilean egingo den fase honen helburua. Parte hartu eta eman iritzia, autobús zerbitzua hobetzea zure esku ere badagoelako!
Apirilak 9 asteazkena
18:30etanVilla Mirentxun