Albisteak

Asfaltatze-kanpaina

2016-05-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Asfaltatze-kanpainak jarraitzen du Pablo Mutiozabal, Iñigo de Loilola, Juan de Garay eta Pintore kaleetatik. Kanpainaren martxa azkar doanez gero, ostirala 6an aipaturiko lanak hasten dira bide horretan, trafikorako halabeharrezko eragin saihestezinekin. Bidearen asfaltatzea amaitzen doan neurrian, hurrengo eraginak jakinaraziko ditugu.

 

Ostirala 6an, Pablo Mutiozabal eta Juan de Garay kaleetako galtzadako zorua berritzen hasiko da. Asteartea 10ean, Pintore kaletik hasiko dira lanak. Eta osteguna 12an, Iñigo de Loiolatik jarraituko dute. Lanen bidez, egungo zoladura fresatu eta nahasketa bituminoso berozko geruza berri bat zabalduko da. Lanak gauez egingo dira, eta eragina izango dute aparkaleku, garajetako sarreretan eta zirkulazio erreietan.

Behin-behineko seinaleen bidez, noiznahi jakingo dugu zein errei ezin duten erabili ibilgailuek zirkulatzeko eta moztutako sarbideak. Era berdinean, seinaleek adieraziko dute non debekatuta aparkatzea geratuko den lanetan zehar.

Kale hauen asfaltatzeak dirauen bitartean Andatza Plaza ordezko aparkaleku bezala prestatu da

Eguraldiaren arabera baliteke aldaketaren bat gertatzea.

Barkatu eragozpenak.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna