Albisteak

Asfaltatze-kanpaina

2016-04-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Asfaltatze-kanpaina hasten du Sasoeta Ibilbidetik. Horregatik, 2, 3, 4, 5, 6 eta 9 egunetan bide horretan trafikorako halabeharrezko eraginak eragingo dira. Bidearen asfaltatzea amaitzen doan neurrian, hurrengo eraginak jakinaraziko ditugu.

 

Datorren astelehenean Sasoeta Ibilbidearen galtzadako zorua berritzen hasiko da. Lanen bidez, egungo zoladura fresatu eta nahasketa bituminoso berozko geruza berri bat zabalduko da. Lanak gauez egingo dira, eta eragina izango dute aparkaleku, garajetako sarreretan eta zirkulazio erreietan.

 

Behin-behineko seinaleen bidez, noiznahi jakingo dugu zein errei ezin duten erabili ibilgailuek zirkulatzeko eta moztutako sarbideak. Era berdinean, seinaleek adieraziko dute non debekatuta aparkatzea geratuko den lanetan zehar.

 

Lanak maiatzaren 2, 3, 4, 5, 6 eta 9 egunetan egingo dira, baina eguraldiaren arabera baliteke aldaketaren bat gertatzea.

 

Barkatu eragozpenak.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna