Albisteak

Arrosa zuriak Memoriaren Egunean

2015-11-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Ekitaldiak udalbatzako kideetako askoren presentzia izan du, eta eskultura esplikatzen duen plakaren gainean arrosa zuriak jarrita amaitu da.

 

Ekitaldiari hasiera emateko, Jesus Zaballos alkateak testu bat irakurri du, dei egiten duena terrorismoaren biktima guztiak gogoratzera eta eragindako kaltea eta biktimen duintasuna aitortzera, bake memoriadun bat errebindikatuz.

 

15 minutuko isilaldiaren ondoren, udalbatzako kideek eta ekitaldian ziren pertsona batzuek arrosa zuriak ipini dituzte Gotzon Huegun artista lasarteoriatarren obraren zentzua azaltzen duen plakaren gainean. Hauxe da plakaren testua:

 

Geroaren Memoria

Hiru hilarri-totemez osatutako multzoa, estetika argizaiolaren hileta-irudian oinarritua duena: imaginario kolektiboko elementua, hildakoei bidea argiztatzeko.

Eskulturak, oroitzapenetik, terrorismoaren biktima guztiei omenaldia egiten die, hildako inor aitortu gabe uzten ez duena. Eskultura honekin, basakeriak eragindako sufrimendua ez ahazteko proposatzen zaigu, eta izan dezagula etorkizunera bidean gizarte plural moduan joan ahal izateko esperantza, non bestearen nahigabea aitortuko eta errespetatuko dugun, hartara herri gisa normalizazio sozial eta emozionalerantz aurrera egin ahal izateko.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna