Albisteak
Arrain-faunaren behatokia zaharberritu egingo da
2015-11-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Oriako Arrain-faunaren Behatoki Naturala zaharberritzeko lanak 11.422 euroan adjudikatu dira.
Lan horiek Excavaciones y Transportes Ateri enpresari adjudikatu zaizkio. Behatokiak, azken urteotan abandonuzko egoeran baitzegoen, urgentziazko zaharberritze baten premia zuen.
Adjudikatu berri den obrarekin, lasarteoriatarrek berriro gozatu ahalko dute gune horretaz, paseatzaileek oso maitea baitzuten eta hortxe bukatzen baitzen Oria ibaiaren ertzeko pasealekua, inguru horretan ibiltzen diren hegaztiak eta arrainak behatzeko leku interesgarri batez gozatzeko aukera emanez.