Albisteak

Argiteria publikoan eta semaforoetan gertatuko zenbait matxurari buruzko oharra

2014-01-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Udalak jakinarazi nahi du argiteria publikoan zenbait matxura gertatzen ari zaizkigula azken egunotan, bai plaza batzuetan, bai herriko semaforo batzuetan.

 

Argiteria:

 

-Uzturre Plazan, diferentziala saltarazten duen arazo bat izan da, hezetasunagatik edo arratoiengatik gertatutako isuri baten kausaz, horrek kableen isolamenduan eragina izango baitzuten. Egunotan arazoa konpontzeari ekin diogu, eta kaleargiak egun-argitan pizten ari gara, arazoaren jatorria non egon daitekeen jakiteko.

 

-Gauza bera gertatzen da Isla Plazan, baina kortozirkuituko arazo bat da, eta aurki konpondu ahal izatea espero dugu.

 

-Azkenik, Blas de Lezo Kalean, kaleargi berriak ipintzen ari dira eta, horregatik, behin behineko fokoekin izandako arazo bat dela eta bart ez da argirik izan. Arazo orokorra gaur bertan konpondurik egongo da baina Michelingo kiroldegiaren ondoko kalean ez da argirik izango argiteria kokatu arte.

 

Semaforoak:

 

-Kale Nagusian, Kotxerasko parean, istriputxo bat gertatu zen autobus batekin, eta semaforoa kontrolatzen duen armairu elektrikoa hautsi egin da. Arrazoi horregatik, une honetan funtzionamendurik gabe dago. Aldatu beharreko piezak otsailak 7rako iritsiko direla ziurtatu digute eta orduan muntatuko da armairu berria semaforoa martxan jartzeko.

 

-Kulturetxeko semaforoan, kontrolatzen duen automata hondatu egin da. Zaharra zela eta, kostatzen ari zaigu modelo horren ordezko piezak aurkitzea, baina arazoa laster konpontzea espero dugu.

 

Azkenik, gertatzen ari zaizkigun arazo hauen guztien berri emanda daude udaltzainak, eta inguru horiek zaintzen saiatuko dira. Eta gomendatzen du kontuz ibiltzeko inguru ilunetan nahiz semaforoetan.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna