Albisteak

Argia aldizkariak “Tratu on bat” markarekin bat egin du

2014-09-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala | Sozioekonomia

Iaz hasitako bidetik, udalerriko hirugarren sektorea indartzeko helburuarekin “Tratu on bat” markak atxikipenak bilduz jarraitzen du. TSST autobus konpainiak eta Hipodromoak egin zuten moduan orain Argia aldizkaria txanda iritsi da. Atzo goizean Argiako bulegoetan sinatu zuten lankidetza hitzarmena.

 

Argia aldizkari, Ametzagaiña taldearen barruan gure udalerriko enpresarik indartsuenetako bat dugu eta herrialde mailako proiekzio handia duen komunikabidea da. Beraz, beste pausu bat gehiago marka indartzeari begira eta etorkizunean elkarlanean aritzeko.

 

Gainera, era honetan Argiak urtero egin ohi duen festaren barruan aurten kontzertu emanaldia Lasarte-Orian egitea erabaki du eta hurrengo irailaren 26an 22:ooetan hasita Manuel Lekuona Kultur etxean musika munduko artista ugarirekin gozatzeko aukera izango dugu. Horrekin batera arratsalde partean Udalak antolatu duen Kukai dantza taldearen “Gela jauziak” emanaldia ere izango dugu arratsaldeko 20etatik aurrera Okendo plazan.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna