Albisteak

Areto Futboleko Txapelketan izena emateko epea zabalik

2017-12-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea udalerriko areto futboleko txapelketaren edizio berrian parte hartu nahi duten taldeentzat. Udal kirol zerbitzua Sportmadness enpresaren lankidetzarekin izango da txapelketa antolatzearen arduraduna.

Izen emateak online egin behar dira abenduaren 29 bitartean, ondoko helbidean: www.leverade.com/manager/sportmadness.

Txapelketa kudeatzeko (egutegia, ordutegiak, emaitzak, sailkapenak…) aplikazio informatiko bat erabiltzea izango da aurtengo berrikuntzetako bat, eta beronek app ireki bat izango du, sakelako telefonotik kontsultak egiteko aukera emango duena. Erreminta honi esker txapelketan gertatzen denaren jarraipena gertaeraren une berean egin ahal izango da.

Aurtengo beste berrikuntza handietako bat emakumeen taldeek osatutako txapelketa antolatzeko proposamena sortzea izan da. Txapelketa honetan gehienez 8 taldek hartuko dute parte (izen ematearen hurrenkera errespetatuko da); inguruko herrietako taldeentzat ere  irekia izango da; jokalarien gutxieneko adina 16 urte izango da (2002an jaioak); izen ematearen prezioa 319 euro da.

Mutilen atalean gehienez 14 talde izango dira (izen ematearen hurrenkera errespetatuko da), jokalarien gutxieneko adina 16 urte izango da (2002an jaioak); izen ematearen prezioa 435 euro da.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna