Albisteak
Ardo-dasta Lasarte-Orian
2018-03-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Primeran, Arkupe, Eguzki, Buenetxea, Txartel Kafetegia eta Viña del Mar tabernek ardo-dasta egingo dute martxoaren 12tik 15era.
Lasarte-Oria Gastronomikoa markapean, Ramón Ormazabalek, Aterpearen izenean, eta Jesus Zaballosek, Lasarte-Oriako alkateak, aipatutako sei establezimenduetan martxoaren 12tik 15era egingo den ardo-dasta aurkeztu zuten.
Ebentu horretan parte hartuko duten zenbait ostalari lagun zituztela, Ormazabalek zein bost upelategitako ardoak dastatu ahalko diren aletu zuen. Sei tabernak antolatuko dute dastaketa, eta, hartan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik 5 euro ordaindu beharko dira, inskripzio-kuota gisa.
Ormazabalek Lasarte-Oria, Herri Gastronomikoa markaren erabilera azpimarratu zuen, gure herria biziagoa eta erakargarriagoa egin nahian. Jarduera Aterpearen 25. urteurrenaren barruan ere kokatzen da.
Dastaketak honako hauek izango dira:
-
Martxoaren 12an, Primeran tabernan: Olarra upeltegia;
-
Martxoaren 13an, Arkupe tabernan: Jaume Serra, Patricinio eta Dinastía de Reyes upeltegiak;
-
Martxoaren 13an, Eguzki tabernan: Ramón Bilbao-Goñi upletegia;
-
Martxoaren 14an, Buenetxea kafetegian: García de Olano upeltegia;
-
Martxoaren 15ean, Txartel kafetegian: Lagunilla upeltegia;
-
Martxoaren 15ean, Viña del Mar kafetegian: Gómez de Segura upeltegia.
Dastaketak 19:00etatik 21:00etara bitartean egingo dira, eta plazak 20 lagunentzat mugatuak izango dira.