Albisteak

Apokalipsi zonbi batek zeharkatuko du Lasarte-Oria azaroaren 18ko gauean

2017-11-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Gaur aurkeztu da Lasarte-Oriako Survival Zombie. Rol joko bat da Lasarte-Oriara iristen den apokalipsi zonbi baten inguruan, 1.000 parte-hartzaile baino gehiago izango dituena, bizirik ateratakoak eta zonbiak tarteko.

Lasarte-Oriako alkateari “luxu” bat iruditu zaio Survival Zombie, Euskadin lehenengo aldiz, gure herrian egitea. Gogorarazi du egungo gobernu taldetik zera planteatzen dela, gazteei aisialdirako alternatibak eskaini behar zaizkiela, eta honako hau adibide argia dela. Dagoeneko 476 dira jokorako izena eman dutenak, eta 1.000 parte-hartzaile espero dira. Inguruan autobusak antolatzen ari omen dira bertaratzeko; horrek erakusten du ebentu garrantzitsua izango dela merkataritza eta ostalaritzarako. Eta bukatzeko, herritarrak izena ematera animatu ditu, berak dagoeneko eman baitu.

Gazteriako zinegotzi Txus Alonsok gogorarazi digu enpresarekin 5 euroko deskontua adostu dela oinarrizko prezioaren gainean, Lasarte-Orian erroldatuta dauden eta 15-30 urte bitartekoak diren  pertsonentzat.    Zera azpimarratu du, ebentuaren egunean errolda-ziurtagiria eta DNIa aurkeztu behar direla, deskonturako aukera izateko.

WRG enpresa antolatzaileko Tamar Rodríguezek eta Victor Linuesak eskerrak eman dituzte erakutsitako interesagatik eta eman zaien aukeragatik lehenengo ebentu hau euskal lurraldean egiteko. Rodríguezek azaldu du ebentuan zehar parte-hartzaile desberdinak egongo direla: bizirik ateratakoak eta zonbiak. Bizirik ateratakoek zapi berde bat eramango dute lepoan eta hainbat proba gainditu beharko dituzte jakiteko zergatik erasan duen Lasarte-Oria zonbi izurrite batek. Lepoko zapia galtzen badute, zonbi izatera pasako dira, eta behin makilatutakoan, zapi gorri bat eramango dute.

Lepoko zapi horia daramaten hainbat zonbik, monitore gisa ariko diren aktore profesionalak direnek, zonbi taldeak gidatuko dituzte eta topatzen duten edonor kutsatzen saiatuko dira.

Hasierako puntuan txertoak eskuratzeko aukera egongo da, kutsatutako pertsonak zonbi bihur daitezen saihesteko.

Michelingo frontoian hasiko da jarduera, 23:00etan, eta bertatik zabalduko da infekzioa goizeko 6:00ak bitartean, orduan jakingo baita tramaren bukaera eta ezagutuko dira irabazleak.

Linuesak dio herriko usadioetan oinarritzen direla ebentuaren trama girotzeko, baina ez da argitu jakin-min handiagoa sortzeko. Oraingo honetan, euskal mitologiako Gaueko pertsonaiak funtsezko papera izango du amaieran.

Bost urteko eskarmentua du WRG enpresak rol jokoan oinarritutako ebentuak antolatzen, eta zonbiekin lotutako gaia da arrakastatsuenetakoa; 138 ebentu antolatu dituzte dagoeneko. Mexikon, Perun eta Kolonbian ibiliak dira, eta asmoa dute Europar Batasuneko herrietara jauzi egiteko.

Informazioa eta sarreren salmenta eskura duzue enpresa antolatzailearen WEBean:

http://survivalzombie.es/eventos/lasarte-oria

Sarreren prezioa une honetan 20 eurokoa da, bizirik ateratako gisa aritzeko (Lasarte-Orian erroldatutako 15-30 urte bitarteko gazteentzat, 15 euro). Enpresako profesionalek makilatutako zonbi gisa aritzeko, 15 eta 10 eurokoa da prezioa. Denborak aurrera egin ahala, prezioak garestitu egingo dira. Gogoan izan adin txikikoek beren tutoreen baimena eraman beharko dutela berekin.

Argazkia  1               Argazkia 2                 Argazkia 3

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna