Albisteak

Apirileko kultura-programazioa

2016-04-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

APIRILEKO PROGRAMAZIO KULTURALA AURKEZTU DUTE

Jesús Zaballos alkateak, Maite Iglesias kulturako batzordeburuak eta Xabier Goitia kulturako zuzendariak apirilerako programazio kulturala aurkeztu dute. Zinema, antzerkia, musika, erakusketak eta dantza, programazio erakargarria hil honetarako. IV: aste musikalaren barruan, proposatutako lau hitzordu hauek nabarmentzen dira: ostegunean, hilaren 7an, Josetxo Goia eta Ana B. García “Eunate” lanarekin; ostiralean, hilaren 8an, Serafín Zubiriren txanda izango da, eta bere “X una causa justa” lana aurkeztuko digu. Larunbatean, hilaren 9an, zarzuela Lasarte-Oriara itzuliko da Sasibilen eskutik, “La tabernera del puerto” obrarekin. Eta astea amaitzeko, igandean, hilaren 10ean, Amaren Alabak zuberotarrekin gozatu ahalko dugu.

 

Apirilaren 22an, Ludi Cuesta lasarteoriatarrak bere "Solo una voz" poema-liburua aurkeztuko du Kulturetxean. Ludi Cuesta Martín Salamancako Macotera herrian jaio zen, eta gaur egun Lasarte-Orian bizi da. Antzerkiari dion zaletasunak duela hemezortzi urte eraman zuen “Lan eta Lan” talde amateurreko kide izatera, eta “Makelu” interpretazio-taldean ere partaide da, zeinetan taldekideek idazten eta antzezten baitituzte beren testuak.

 

Hilaren 29an dantzaren nazioarteko eguna da, eta Kukukaren eskutik ospatuko dugu, Okendo Plazan hainbat dantza-ekitaldi eskainiko baititu.

 

Hilaren 30ean 17:00etan, Kulturetxeak haur-antzerkiko “Lleter eskutitz baten bidaia” obra eskainiko du, Malas Compañías taldearena. Hau dugu konpainiaren seigarren lana, antzerkia eta zirkua umorearekin, poesiarekin eta samurtasunarekin nahasten dituena.

 

Guk honetan, haurrentzako zinemak apirilaren 3an “Robot” filma ekarriko du. Hilaren 10ean “Menudos héroes” proiektatuko da, hilaren 17an Oker euskaraz, eta hilaren 24an “Kun fu panda” 3Dn.

 

Helduentzako zinemak apirilaren 2an eta 3an “Ave Cesar” eskainiko du, hilaren 10ean “Deadpool”, hilaren 15ean eta 17an “Spotlight” eta hilaren 24an “Cien años de perdón”.

 

Okendo zineforumak hilaren 1ean “Carol” eta hilaren 29an “El novato” proposatzen dizkigu. Eta Bertsio Digitalean, hilaren 23an “John Wiliams Celebration” lanarekin gozatu ahalko dugu, zinemagintzako arrakasta handienetako batzuk eskainiko baitizkigu, Los Ángeles Philharmonic Orchestrak aurkeztuta eta Gustavo Dudamelen zuzendaritzapean.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna