Albisteak

Aparkalekuak adjudikatzeko prozedura martxan

2016-01-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

131 plaza Okendo Plazaren eta Tajamarko biribilgunearen azpian, bost urterako alokairu prorrogagarrian, eta 18 udaletxe azpian, hamar urterako kontzesio demanialean.

 

Udalak martxan jarri du Udalak Okendo Plazan, Donosti Etorbidea 2an eta Beheko kale 12an dituen jabetzako aparkalekuak errentan eta kontzesio moduan adjudikatzeko prozedura. Izena emateko epea Urtarrilak 13tik 27 arte izango da.

 

Informazioa jasotzeko Maite Betelu Administrazioa jo behar da, Aralar Plaza, 6-Behea edo 666409194 eta 94336488 deitu edo www.mbetelu.com WEB orrian kontsultatu.

 

Datorren larunbatean, Urtarrilak 16, goizez 12:00etatik 13:30etara eta arratsaldez 18:00etatik 19:30etara eskainitako aparkalekuak ireki egingo dira, interesatuek bisita ahal ditzaten.

 

5 urterako alokairuko erregimeneko 131 plaza irekiak gehienez ere beste 5 urtez prorrogatu ahalko dira. Hauek dira plazen ezaugarriak:

 

Horiez gain, 18 plaza ireki lizitaziora aterako dira, erregimen demanialean, 10 urterako kontzesioarekin. Kasu honetan, denak 17 m² baino gutxiagokoak dira, eta hilean 60 euroko errenta izango dute.

 

Eskaera egiten dutenekin garaje-plazen eskatzaileen erregistro bat sortuko da, etorkizuneko adjudikazioetarako irekia geratuko dena.

 

Eragin-aldean bizi direnek, jarduera ekonomiko bat dutenek edo lan egiten dutenek puntuazio handiagoa izango dute adjudikazioko irizpideetan. Udalerrian beste garaje-plazarik ez edukitzea ere baloratuko da.

 

Horrela betetzen da gobernuko ekipoaren helburuetako bat, plaza horien alokairuari aterabidea ematea, 4 urtez geldirik egon baita.

 

Ikusi garajeen mapa lokalizatzailea 

Informazio gehiago:

http://administrazioa.lasarte-oria.eus/eu/html/24/2798.shtml

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna