Albisteak
Aparkalekuak adjudikatzeko prozedura martxan
2016-01-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
131 plaza Okendo Plazaren eta Tajamarko biribilgunearen azpian, bost urterako alokairu prorrogagarrian, eta 18 udaletxe azpian, hamar urterako kontzesio demanialean.
Udalak martxan jarri du Udalak Okendo Plazan, Donosti Etorbidea 2an eta Beheko kale 12an dituen jabetzako aparkalekuak errentan eta kontzesio moduan adjudikatzeko prozedura. Izena emateko epea Urtarrilak 13tik 27 arte izango da.
Informazioa jasotzeko Maite Betelu Administrazioa jo behar da, Aralar Plaza, 6-Behea edo 666409194 eta 94336488 deitu edo www.mbetelu.com WEB orrian kontsultatu.
Datorren larunbatean, Urtarrilak 16, goizez 12:00etatik 13:30etara eta arratsaldez 18:00etatik 19:30etara eskainitako aparkalekuak ireki egingo dira, interesatuek bisita ahal ditzaten.
5 urterako alokairuko erregimeneko 131 plaza irekiak gehienez ere beste 5 urtez prorrogatu ahalko dira. Hauek dira plazen ezaugarriak:
- 1 kategoria: 17 m² baino gutxiagoko 117 plaza, hilean 60 euroan
- 2. kategoria: 20 m² baino gutxiagoko 10 plaza, hilean 65 euroan
- 3. kategoria: 26 m² baino gutxiagoko 3 plaza, hilean 70 euroan
- 4. kategoria: 26 m² baino gehiagoko plaza bat, hilean 90 euroan
Horiez gain, 18 plaza ireki lizitaziora aterako dira, erregimen demanialean, 10 urterako kontzesioarekin. Kasu honetan, denak 17 m² baino gutxiagokoak dira, eta hilean 60 euroko errenta izango dute.
Eskaera egiten dutenekin garaje-plazen eskatzaileen erregistro bat sortuko da, etorkizuneko adjudikazioetarako irekia geratuko dena.
Eragin-aldean bizi direnek, jarduera ekonomiko bat dutenek edo lan egiten dutenek puntuazio handiagoa izango dute adjudikazioko irizpideetan. Udalerrian beste garaje-plazarik ez edukitzea ere baloratuko da.
Horrela betetzen da gobernuko ekipoaren helburuetako bat, plaza horien alokairuari aterabidea ematea, 4 urtez geldirik egon baita.
Ikusi garajeen mapa lokalizatzailea
Informazio gehiago:
http://administrazioa.lasarte-oria.eus/eu/html/24/2798.shtml