Albisteak

Antolaketaren ez ohiko udalbatzarra

2015-07-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballosen hitzetan: “udaletxe berriak liberazio erdi gutxiago izango du aurreko agintaldian baino. PSE-EEren gobernu-talde berriak 4 liberazio izango ditu / zinegotzitatik, Bilduren aurreko taldeak zituen 5en aldean. Oraingoan, oposizioko talde guztiek, PPk izan ezik, zinegotzi liberatu bat izango dute”.

Atzo egindako ez ohiko bilkuran Gobernu Batzarraren osaketaren berri eman zen, baita alkateordetzena ere: Batzarrak, alkatea lehendakari duelarik,  Lourdes Acevedo izango du 1. alkateorde, eta Agustin Valdivia 2. alkateorde. Gainera, kide izango dira Maite Iglesias, Jesús Alonso eta Jose Mª Urdampilleta.

Ohiko bilkurak. lehen bezala, hileko 2. asteartetan egingo dira, 18:30ean. Talde guztiak zeuden ados, EH Bildu izan ezik.

Onartuta geratu dira, halaber, EH Bilduren aurkako botoarekin, Batzorde Informatibo berriak eta ohiko bilkuren erregimena. Alkatearen ustez, egitura berriak, udal bizitzan parte hartzeko aukera emango die zinegotzi ez liberatuei. “Herritarren Parte Hartze Batzordeak Gardentasuna terminoa izango du bere baitan, kudeaketa eredu irekiago eta herritarrentzat gardenagoa izango denari erantzun nahian”.

PSE-EE eta PNV-EAJ ren botoekin onartu zituen udalbatzarrak Lasarte-Oriako udalak dituen ordezkariak, hala nola, Elkarteetan, Mankomunitateetan eta Kontseiluetan parte hartzen dutenak. Oraingoan, EH Bilduk eta ADLOPek aurkako botoa eman zuten, eta PPk abstentzioa.

Azkenik, agintaldi honetan liberatuko diren zinegotzien ordainsariak onartu ziren. Akordio honek PSE-EE, PNV-EAJ eta PPren aldeko botoak izan zituen, eta bertan aurreikusten da alkatearen eta PSE-EEko hiru zinegotzien liberazioa, eta EH Bildu, Ahal Du Lasarte-Oria Puede eta EAJ-PNVko hiru zinegotzien liberazio partziala. (talde bakoitzeko 1). 2011ko ordainsariak mantentzen dira: 40.160,54 € alkatearentzat, 33.691,00€ dedikazio esklusiboko zinegotzientzat eta 30.888,98€ dedikazio partzialeko zinegotzientzat.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna