Albisteak

Aniztasunari eta hizkuntzari buruzko tailerra

2016-02-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Denboralditxo bat daramagu Anitzen Sarean Lasarte-Oriako jatorri eta kulturen arteko aniztasuna eta elkarbizitzaren inguruan lanean.

 

Eta konturatu gara gure artean komunikatzeko erabiltzen ditugun hizkuntzak eragin handia duela gai honetan. Honegatik gure hizkuntz portaeren inguruan gogoeta egiteko parada bat hartu nahi dugu zurekin.

 

Gure herrian eta komunitatean hizkuntz desberdinak daude harremanetan eta taldeko komunikazioetan egoeraren arabera modu desberdinetan erabiltzen ditugu eta komunikatzen gara.

 

Tailer honekin hizkuntzekiko ditugun portaerak aztertu eta sentitu nahi ditugu, hizkuntza bakoitzarekin eta bakoitzaren aurrean nola sentitzen garen hizkuntza ezagutu eta partekatzeko.

 

Nola sentitzen naiz nire hizkuntzan hitz egitean? eta entzuterakoan? eta ulertzen ez badut? edo hitz egiteko gaitasunik ez dudala sentitzen badut?...

 

Gai honen inguruan hitz egin, jolastu, entzuteko gogoak baldin badaukazu, etorri lasai hurrengo otsailaren 10ean asteazkena arratsaldeko 18.30etan Villa Mirentxuko beheko gelara ongietorria izango zara eta.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna