Albisteak

Altsasuko gertakarien aurrean Lasarte-Oriako Bozeramaile Batzarraren akordio

2016-11-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Azken egun hauetan Altsasun izan diren gertakarien aurrean, eta Altsasuko Udaleko gehiengoak hartutako erabakia oinarri, Lasarte-Oriako Bozeramaile Batzordeak honako akordio proposamena adostea erabaki du:

  1. Altsasuko Udalak 2016ko azaroaren 16ko osoko bilkuran hartutako erabakiari jarraiki, “Altsasu” lelopean, azaroaren 26rako 13:00etan Altsasuko Udalak, atxilotuen senitartekoek eta Altsasuko herritarrek deitutako manifestazioarekin bat egitea.
  2. Akordio honen berri Altsasuko Udalari jakinaraztea.

Aldeko botoak: EH-Bilbu, EAJ-PNV, ADLOP.

Kontrako botoak: PSE-EE

Lasarte-Orian, 2016ko azaroak 25a.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna