Albisteak
Alerta laranjan sartu gara uholde arriskua dela eta
2015-01-30 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Azken orduetan euri asko egiten ari eta prezipitazio iraunkor hauek ibaiaren mailaren igoera sortzen ari dira. Alerta laranja bihar, larunbata eguerdiko 12ak arte emana dator eta baliteke 24 ordutan 80 l/m2 baino gehiago pilatzea kantauri isurialdeko zenbait tokitan, gure udalerria kasu.
Prezipitazio ertaina, iraunkorra eta oso ugaria egingo du. Gauean trumoi-ekaitza bota dezake. Beraz, Udaltzaingoak zenbait neurri jarriko ditu martxan:
1.-Ibaia kontrolatuko dute eta egoeraren informazioa zabalduko dute.
2.-Ibaiaren egoeraren arabera Erriberan aparkatua dauden kotxeen jabeak informatuko ditu. Beraz, erne udaltzaingoaren esanetara.
3.-Kotxeak Isla plaza eta Dorre parkean aparkatzeko baimena dago alertak dirauen bitartean. Alegia, gaur eta bihar.
Guzti horrengatik, ibilgailuak edo bestelako jabetzak arriskuan ikusten dituzten bizilagunak adi ibili ibaiaren igoerarekin eta abisurik itxoin gabe zentzuz jokatu.