Albisteak
Alerta laranjan egongo gara gaurtik hasi eta ostegunerarte elurtea dela eta
2015-02-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Lasarte-Oriako udal Zerbitzuek eta Udaltzaingoak herritarrei jakinarazi nahi die bihar goizaldean elurrak hainbat arazo sortu ditzakeela, horren aurrean garbiketa zerbitzu martxan jarriko dira eta udalerriko aldapetan gatza botako da.
Beste alde batetik, lehentasuna errepide nagusiei eta oinezkoentzako espaloiei emango zaiela abisatu nahi dugu. Beraz, kale txikietan eta auzoetan gehiago kosta liteke garbiketa. Edozein kasutan ere, herritarrei kotxea ahalik gutxien erabili eta garraio publikoan mugi daitezela gomendatzen diegu.
Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak jakinarazi digu gaur gauetik aurrera alerta laranjan egongo garela. Bihar goizaldean elur-kota 200-400 m-ra egongo da; goizean goiz 100 m-ra jaitsiko da, noizean behin itsasmailara, bereziki ekialdean.
Prezipitazio txikia egingo du, zenbait lekutan ertaina, sarriago kantauri isurialdean, bereziki mendebaldean, goizean eta arratsaldean. Trumoi-ekaitzak izango dira eta txingorra egingo du, batez ere kantauri isurialdean. Aurreikusitako lodierak: 5-30 cm 1000 m-ra; 5-30 cm 600 m-ra; 2-15 cm 200 m-ra.