Albisteak

Alerta laranja: uholde arriskua euriarengatik

2017-01-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Azken orduetan euri asko egiten ari da eta prezipitazio iraunkor hauek ibaiaren mailaren igoera sortzen ari dira. Alerta laranja gaur hamabiak arte emana dator eta baliteke 80 l/m2 baino gehiago pilatzea kantauri isuri aldeko zenbait tokitan, gure udalerria kasu.

Beraz, Udaltzaingoa eta Zerbitzu Munizipalak zenbait neurri jarriko ditu martxan:

1.- Ibai kontrolatuko dute eta egoeraren informazioa zabalduko dute.

2.- Kale hauek itxi dira: Erribera, Mitxelin Pasealekua eta "Azkorte Bidea - Urnieta Bidean".

3.- Ibaiaren ondoan dauden lurpeko garajeetatik ibilgailuak ateratzea gomendatzen da.

4.- Kotxeak Isla plazan, Okendo plazan eta Andatza plazan aparkatzeko baimena dago alertak dirauen bitartean.

Guzti horrengatik, ibilgailuak edo bestelako jabetzak arriskuan ikusten dituzten bizilagunak adi ibili ibaiaren igoerarekin eta abixurik itxoin gabe zentzuz jokatu.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna