Albisteak

Alboka abesbatzak hiru urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin

2017-10-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Hitzarmen honetan ezartzen da Alboka  abesbatzak Lasarte-Orian urtean eman behar dituen kontzertuak, eta  2017 urterako 3.727 euroko diru-laguntza 11.227 euroko aurrekontu baterako.

Jesus Zaballos alkateak eta Jesus Oceda Albokako lehendakariak sinatu dute hitzarmena. Bertan, indarraldia hiru urtekoa delarik, bi alderdien betebeharrak eta diru-laguntzaren xedea ezartzen dira.

Zaballosek adierazi du oso harro dagoela Alboka abesbatzak egindako lanaz, eta ziurtatu du atsegina dela bere lanarekin gozatzea, oso goian uzten baitu Lasarte-Oriaren pabiloia edonora doazela ere.

Ocedak, bere aldetik, eskerrak eman ditu hitzarmenaren hiru urteko formatuagatik, “papeleoa” arintzeaz gain segurtasun handiagoa ematen baitie, eta eutsi egiten diote Lasarte-Oria izena edonora eramateko aspirazioari.

Hauek dira, besteak beste, Alboka abesbatzak hartu dituen betebeharrak:

Beste aldetik, Lasarte-Oriako Udalak hitzematen du gehienez ere 3.727,00€ko diru-ekarpena egingo duela 2017ko ekitaldirako, eta konpromiso-gastu gisa aitortua, ondorengo banakapen honen arabera:

ALBOKA ABESBATZAren ohiko funtzionamenduak berarekin dakartzan gastu orokorrak zati batean ordaintzeko xedez gauzatu da hitzarmen hau, eta bereziki, ondorengo programa hauek eragindako gastuak

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna