Albisteak

Akordioa Lanbidek Afektatutakoen Plataformarekin

2016-03-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak Lanbidek Afektatutakoen Plataformarekin elkarlanean aritzeko akordioa aurkeztu du, plataformaren aholkularitzako lana babesteko xedez eta arazo horrek afaktatutako lasarteoriatarrei laguntzeko asmoz.

 

Vicky Molina eta Josean González plataformako ordezkariak eta Lourdes Acevedo zerbitzu sozialetako zinegotzia lagun zituela, Zaballosek atenditu nahi den arazoa azaldu du eta akordioaren nondik norakoak aletu ditu.

 

LAPek eta Udalak, akordio honen bitartez, sostengua eman nahi diete Lanbidek DBEaren jasotzaileei behargabeko ordainketak itzularazteko irekitako espedienteek afektatutakoei, itzuli behar horrek berekin baitakar familia horiek bizitza duina eraman ahal izateko funtsezkoak zaizkien laguntzak galtzea. Helburuak dira laguntzaren kentzea prebenitzea, itzuli beharreko kuota negoziatzea eta, laguntza kenduz gero, hura berraktibatzen laguntzea, udaleko teknikariak azpimarratu zuenez.

 

Zaballosek argi utzi nahi izan zuen gertaturikoaren erantzukizuna Lanbiderena baizik ez dela, hark kudeaketako akatsengatik pagamendu batzuk egin baititu, orain behargabekoak direnak eta jasotzaileei sorpresaz erreklamatzen dizkienak. Acevedok larritzat jotzen du pertsona horiek laguntzak kentzearen informazioa aldez aurretik oinarrizko zerbitzuei ez jakinaraztea, pertsona eta familia asko desanparaturik eta egoera ahulean utziz.

 

LAPeko ordezkariek eskerrak eman zizkioten Udalari bere babesagatik, horretan aitzindariak izan baitira, eta erreklamatu zuten ez dadila azkena izan eta udal gehiagok bat egin dezatela, kalkulatzen baita Euskadi osoan 80.000 familia daudela afektatuak. Nabarmendu zuten giza duintasunaren aldeko lan bat dela. Egiaztatu denez, aholkularitza teknikoa dagoenean, behargabeko pagamenduengatik erreklamatutako zorrak nabarmenki murrizten dira.

 

Udala LAPen jarduera promozionatzeko interesatua dago, DBEaren eta EPOaren jasotzaileen eskubide ekonomikoen defentsaren alde egiten duen heinean. Alkateak eskerrak eman zizkion kolektiboari, pertsona desabantailatuenen alde egin duen ahaleginagatik.

 

Akordioak, Euskadin aurkezten den lehena eta hitzarmenaren forma izango duenak, hau inplikatzen du:

 

Udaleko Zerbitzu Sozialak 2014az geroztik ari dira erantzuten Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioak jasotzen dituzten pertsonen laguntza-eskaerak, Lanbidek jatorri ezezagunekoak zaizkien kopuruak erreklamatzen dizkielako edota DBEa edo EPOa jasotzeko duten eskubidea ezabatu edo iraungi zaielako, gertaera horiek babesgabetasun ekonomikoko egoeran uzten baititu pertsona horiek eta beren bizikide-unitateak.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna