Albisteak
Aitatasuna gaur, aita zoriontsu, arduratsu eta berdintasunean oinarritzen diren aitatasun ereduak lantzeko tailerrak
2014-11-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea
Abenduko hiru ostiraletan, 5, 12 eta 19 arratsaldeko 18etatik 20etara aitatasuna lantzeko dohako tailerrak izango dira emakumeen zentroan. Tailer hauetan arduratsu, zoriontsu eta berdintasunean oinarritzen diren aitatasun ereduak landuko dira. Hiru tailer ezberdin eta autonomo landuko dira; zaintza arduratsuaren ingurukoa, aiten sexualitatearen inguruan haurdunaldi-erditze aurretik eta ondoren eta alaba-semeen hezkidetzaren inguruan.
ZAINTZA ARDURATSUA, abenduak 5:
Aitak izatear bizitza guztiz aldatzen da. Gure ohiturek aldatzen dute eta gure alaba-semeen inguruan mugitzen dira eta sarritan ez dugu tresna egokirik egoera berri honi aurre egiteko. Tresna hauen guztiak hizpideak izango dira tailer honetan gure aitatasun berria aberatsago bihurtzeko
HEZKIDETZA, Abenduak 12:
Sexuen parekotasun eta berdintasunaren ardatza da. Txikitatik, neska edo mutila izateko, hainbeste rol eta estereotipo barneratzen ditugu eta sarritan aitok, gure seme-alabak aukera berdintasunean bizitzeko, ez gaude jakinaren gainean. Tailer honetan, hausnarketa eta jarreretatik landuko dira, hezkuntz prozesu hau ulergarria egin dezan eredu alternatiboak proposatzeko.
AITEN SEXUALITATEAREN INGURUAN HAURDUNALDI-ERDITZE AURRETIK ETA ONDOREN, Abenduak 19:
Jaioberriarekin batera bikotea euren erotismo eta sexualitatea berriz planteatu behar da. Jaio baino lehen hainbeste aldaketak nabaritu dira eta erditze ondoren beste hainbat nabarituko dira. Nola erotizatu berriro bikotearekin? Nola bizi sexu bizitza zorintsua kide berri baten familian agerpenarekin?
Apuntatzeko: 943363958 telefonoan edo lasarteasexoria@lasarte-oria.org posta elektronikoan