Albisteak
AI, MAITE MAITEA! EZ IEZADAZU HORRENBESTE MAITE ETA MAITE NAZAZU HOBETO – emakumearen zentroan tailerra
2013-11-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea
Sexuen arteko elkarbizitzarako emakumeen zentroak ekintza desberdinez beteriko hilabetea antolatu du azaroak 25an ospatzen den “Emakumeenganako biolentziaren aurkako nazioarteko eguna” dela eta. Hauen artean bihar, azaroaren 13an, zentroan bertan egingo den tailer hau.
Ur asko igaro da emakumeen historiaren zubiaren azpitik, eta aitortu beharra dugu asko aurreratu dugula gure eskubideen aitortzan, hala ere, maitasunaren terrenoan, subjetibitatearen esparru delikatuan, gauzak oraindik ez daude garbi. Ez dira gutxi maitasuna dela eta, baldintzarik gabeko erabateko entrega egiten duten emakumeak, “etxeko armonia” babesten dutela sinesturik edo “badaezpadako” bigarren plano batean mantentzen direnak beraien nahien, ametsen eta beharren atzerapena maitasunarekin nahastuaz. Plano inkontziente batean mugitzen diren sinesmenak dira, emakumeen atzeratzeak eta baldintzagabekotasunak kosturik ez dutela sinetsarazi nahi digun gizarte batek natural moduan subjetibitatera gehitu dituenak. Bikoteen arteko maitasunaren kontzeptua gehiegizko zaintzarekin, nahiei uko egitearekin eta “Ave Maria bat” bakea dela eta bezalako jarrerekin nahastutzen da.
Berdintasunean oinarrituriko maitasunaren kontzeptua eraikitzea posible dela garbi izanik, printzesa eta dontzeila maitasun eredua atzean utzi eta beraiek merezi duten bikotearekin lagunduriko erreinu bateko erreginak izan nahi duten emakume guztiei gonbidatzen zaituztegu.
Zuzendua: Adin guztietako emakumeei
Iraupena: 2 ordu
Hizlaria: Miriam Herbón